KoopFabrikan parte hartu nahi duzu?

Ekintzailetasun sozialean trebatu

Zure proiektua gauzatzeko tresnak eskuratu

Bestelako proiektu eta ekintzaileekin harremandu
ZER DA
Ekonomia sozial eraldatzailea eta ekintzailetza soziala sustatzeko programa
KoopFabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da. 2017an lehen aldiz abian jarri zenetik, hamarnaka proiektu bultzatu dira.
Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da eta autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da. Proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.
Lankidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: OlatuKoop sarea, Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia eta EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua dira proiektuaren sustatzaile nagusiak. Urte hauetan zehar ordea, bestelako eragileen laguntza ere jaso du. Lurraldeko eragileei dagokienean, Debagoieneko garapen agentzia, Beterri-Buruntza Udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia, besteak beste. Programa honetan bidelagun izan da Gipuzkoako Foru Aldundia ere, proiektua posible izan dadin ekonomikoki lagunduz.
Euskal Herri osoko proiektuei zabalik dago KoopFabrika. Zatozte!
EMAN IZENA PROGRAMAN
Zure proiektua ekonomia sozialean kokatu nahi duzu? Zure eskualdean zure antzekoekin saretu nahi duzu? KoopFabrikan parte hartu nahi duzu?
KoopFabrikako izen ematea zabalik dago etengabe. Bete beheko datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara.
Arantzazun egitekoak ginen jardunaldia online formatura moldatu genuen, hiru saiotan banatuta.
Udalgintza Eraldatzailearen ildoa ezagutu eta landu nahi baduzu, saioetako bideoak ikusteko eta bertan landutako dokumentazioa jaisteko aukera duzu atal honetan.
Demokraziaren pribatizazioaren garaiotan, udalgintzaren eta ekonomia sozial eraldatzailearen arteko lankidetza inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu da, herri eta komunitateak indartzen dituen udalgintza eraldatzailea egiteko. Zure herri edo eskualdean horrelako prozesuak gauzatzeko tresnak eta esperientziak ezagutzeko aukera izango duzu.
NORENTZAT
Etengabe dago abian KoopFabrika. Honako hauek dute parte hartzeko aukera:
NORBANAKOAK
• Formazioa jaso nahi duten pertsonak.
• Formazioa jaso eta proiektu bat garatu nahi duten pertsonak, baina “proiektu ideiarik” ez dutenak.
• Formazioa jaso eta proiektu bat garatu nahi duten pertsonak, eta “proiektu-ideia” propioa dutenak.
ELKARTEAK
• Beraien jarduera hobetu eta profesionalizatu nahi duten elkarteak.
• Beraien elkartean aktibitate sozio-ekonomiko berriak garatu nahi dituztenak.
ENPRESA ETA ERAKUNDEAK
• Erakunde batean lanean ari diren pertsonak. Bi aldaera posible:
- Erakundearentzat proiektu bat egiteko (saretzeko).
- Plano pertsonalean, lan aukera berriak arakatzeko.
• Kasu espezifikoa(I): Ideia bat garatu nahi duten erakundeak, baina hori zeinek garatu ez dutenentzat.
• Kasu espezifikoa (II): Martxan daukaten proiektua kooperatiba bihurtzeko laguntza behar dutenak.
EDONORK
KoopFabrika-k pertsona berriak ezagutzeko, formazioa jasotzeko eta proiektuak garatzeko baliabideak eskainiko dizkizu (tresnak, espazioa eta akonpainamendu pertsonalizatua). Beti ere, Ekonomia Sozial berriaren eta Ekintzailetasun Sozialaren ikuspegitik ekiteko helburua duten horiei egongo da zuzenduta.
BITAKORAKO AZKENAK
AZKEN FABRIKAK
Ezagutu itzazu KoopFabrika-ren azken edizioaren ondoren martxa hartu duten proiektuak.