Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolaren bidez proiektu ekonomiko kooperatiboak eta komunitarioak sortzeko prozesuan laguntza ematen dugu.
5 formazio-saiok eta 2 bidelaguntza kolektibok osatzen dute Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola. Formazio-saioetan zuen proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasoko dituzue. Hauei esker, zuen proiektuaren atal ezberdinak landu ahal izango dituzue eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzeko aukera izango duzue.
Zuen proiektuaren hurrengo pausoak lantzeko, KoopFabrikako bidelagun taldea izango duzue alboan, batera hurrengo pausoak ematen jarraitzeko eta zuena bezalako beste proiektu batzuekin saretu ahal izateko.
TOKIA: Teila Fabrika (Iruresoro plaza 2-4, Donostia). EGUNAK ETA DATAK: Urtarrilak 28, otsailak 4, 11, 18 eta 25, eta martxoak 11 eta 25. ORDUTEGIA: 16:00-19:00.
FORMAZIO-SAIOAK:
Urtarrilak 28: Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta kooperatibismoa.
Otsailak 4: Ekonomia feminista eta antiarrazista.
Otsailak 11: Komunitatea eta lurralde-eraldaketa.
Otsailak 18: Lan-arloa eta administrazioa.
Otsailak 25: Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzazioa.