Sarrera

Webgune honetara sartu aurretik, erabiltzaileak klausula hauetan jasotako zehaztapenak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainontzeko lege-oharrak irakurri eta onartu behar ditu.

Erabiltzailea nabigaziorako zehaztapen eta baldintza hauekin ados ez badago, webgunetik atera beharko du, eta ezingo ditu bertan eskaintzen diren zerbitzuak eskuratu, ez erabili.

Webgune honetara sartzea doakoa da.

Erabiltzaileak adinez nagusia izan behar du, eta nahikoa gaitasun juridiko eduki zehaztapen eta baldintza hauetara lotesteko. Halaber, espresuki eta salbuespenik gabe onartzen du webgune honetarako sarbidearen eta erabileraren eta bertako zerbitzuen eta edukien erantzule bakarra eta esklusiboa dela.

Beste webgune batzuekin egon daitezkeen loturak eta erabiltzaileak horiei emandako erabilera zehaztapen eta baldintza hauen pean daude, eta baita ere webguneak eska ditzakeen behin-behineko baldintza zehatzen pean. Baimenik gabeko beste edozein erabilera espresuki debekatuta dago.

Webgunearen arduradunak egoki deritzon edozein unetan eta modu aldebakarrean alda dezake webgune honen konfigurazioa, baita erabilerarako eta zerbitzurako baldintzak eta edukiak ere. Era berean, aldi baterako edo behin betiko ezabatu, mugatu edo eten ditzake, eta horien erabiltzea eragotzi. Dena dela, erabiltzaileari aldaketa horren berri ematen saiatuko da, helbide elektronikoaren bitartez edo webgunean argitaratuta, egoerak ahalbidetzen badu betiere.

Webgune honen titularraren nortasuna

Hona hemen webgunearen arduradunaren identifikazio-datuak:

Olatukoop elkartea
Pinares plaza 1, 71
20001 Donostia (Gipuzkoa)
G75137521

Zerbitzu emailearen eskubide eta betebeharrak

a) Zerbitzuaren hornitzailea den aldetik, Olatukoop elkartea-ren betebeharrak dira webguneak eskainitako zerbitzuak ematea, erabiltzailearekin izandako komunikazioen konfidentzialtasuna bermatzea eta egon daitezkeen erreklamazioei erantzutea.

b) Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko lanak eginez gero, Olatukoop elkartea-k webgune honen irisgarritasuna aldi baterako eteteko eskubidea dauka, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eta baita ere zerbitzuak emateko edo eteteko. Dena dela, erabiltzaileei jakinarazten saiatu beharko da, egoerak ahalbidetzen badu betiere.

c) Olatukoop elkartea-k ez ditu eskainitako informazioa edo zerbitzuak zuzenean edo zeharka bermatzen, aplikaziozko legeen arabera eman behar diren edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordioan esplizituki deskribatzen diren bermeak salbu.

d) Olatukoop elkartea-k ez du hirugarrenek emandako edukirik bermatzen, ezta emandako informazioa egiazkoa, fidagarria, zehatza eta beste erabiltzaileek edo pertsonek erabil dezaten egokia edo komenigarria denik ere.

e) Webgune honen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak Olatukoop elkartea-ri dagozkio. Kopiak egiteko, banatzeko, jendaurrean jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak aipatutako konpainiari dagozkio soilik.

Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak

Erabiltzaileak webgune honen zerbitzuak zilegi erabili behar ditu une oro, indarreko legea betez, eta Olatukoop elkartea-ren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuko ditu.

Ildo horretatik, erabiltzaileak bermatzen du webgune honen bitartez aurrera eramaten dituen jarduerak legeari, moralari, ordena publikoari eta ohitura onei egokituko zaizkiola, eta ez direla inolaz ere iraingarriak izango Olatukoop elkartea-ren izen onerako eta irudi komertzialerako edo webgunearen beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenentzat.

Erabiltzaileak ez du Olatukoop elkartea-k haren eskura jarritako zerbitzuen bitartez edukiak kalte edo alda ditzakeen jarduerarik burutuko, eta ez du webgunearen funtzionamendu ona oztopatuko, hots, ez du arazo teknikorik eragingo, ez du birus informatikoak eraman ditzaketen edo webgunea osorik edo partzialki kalte, eragotz edo eten dezakeen elementurik transferituko eta ez du beste erabiltzaileen helbide elektronikoan esku hartuko edo aldaketarik eragingo.

Erabiltzaileak dauka sartutako datuak egiazkoak izatearen gaineko erantzukizun osoa, eta, beraz, emandako datuak egiazkoak edo zehatzak ez badira, Olatukoop elkartea-k webgunera sarbidea debekatzeko eskubidea dauka.

Webgune honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren gaineko bermeetatik eta erantzukizunetik salbuetsita

Olatukoop elkartea-k ez du bermatzen webgune hau eta bertako zerbitzuak eskuragarri egongo direnik, ezta funtzionamenduan jarraituko dutenik ere.

Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen funtzionamenduaren eta haren zerbitzuak eskuragarri edo martxan ez egoteagatik eta erabiltzaileek webguneari eman diezaioketen erabileragatik sortutako kalteen gainean.

Edonola ere, Olatukoop elkartea-k ahalegin guztiak egingo ditu webgunea eskuragarri mantentzeko.

Olatukoop elkartea-k datu pertsonalen pribatutasun-sistemak jartzen ditu erabiltzaileen eskura, hirugarrenek baimenik gabe eskura ditzatela galarazteko.

Olatukoop elkartea-k segurtasun teknikoko eta antolamenduko neurri guztiak ezarri ditu erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

Olatukoop elkartea-k arlo horretan segurtasuna bermatzeko segurtasun-neurri egokiak ezarri baditu ere, ezin du kontrolatu, ezta bermatu ere, erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bertan gordetako agiri elektronikoetan eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik eta beste elementurik ez dagoela webgune honen edukietan.

Olatukoop elkartea-k ez dauka kalteen gaineko erantzukizunik, edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, agiri elektronikoetan, fitxategietan, etab. eragin ditzaketen aldaketengatik.

Olatukoop elkartea-k ez dauka erabiltzaileek webguneari eta horren zerbitzuei eta edukiei emandako erabilera kontrolatzeko obligaziorik. Bereziki, sozietate honek ez du bermatzen erabiltzaileek webgunea, bertako zerbitzuak eta edukiak zehaztapen eta baldintza orokorrak, eta, hala badagokio, aplikaziozko baldintza partikularrak betez erabiliko dituztenik, ezta modu arduratsuan eta burutsuan jardungo direnik ere.

Olatukoop elkartea-k ez dauka erabiltzaileen nortasuna eta haiek beste erabiltzaileei emandako datuen egiatasuna, iraunaldia, zehaztasuna eta/edo benetakotasuna egiaztatzeko obligaziorik, eta ez ditu egiaztatzen.

Jabetza intelektuala

Webguneko edukien gaineko eskubide guztiak Olatukoop elkartea-renak dira, edukiak hornitzeko kontratua sinatu duten eta jabetza intelektualaren eta industrialaren nazioko eta nazioarteko arauek babesten dituzten enpresenak izan ezik.

Olatukoop elkartea-ren diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logotipoak, eta webgunearen frameak, bannerrak, softwarea eta iturburuak, xedea, etab. Olatukoop elkartea-renak dira, eta, legez, hark baino ez du horiek ustiatzeko eskubidea.

Webgune honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurrez aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, eman edo saldu, ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu berririk edo zerbitzurik sortu ere.

Horiek bistaratzea eta kargatzea erabiltzailearen erabilera pertsonalerako soilik dago baimenduta, eta ez erabilera komertzialerako, ezingo zaielarik baimen hori beste pertsonei edo erakundeei zabaldu.

Webgune honetan agertzen diren beste grafiko edo diseinuen kasuan, Olatukoop elkartea-ren kolaboratzaile diren beste enpresenak diren heinean, baldintza berdinak aplikatuko zaizkie, kontrakoa adostu ez bada behintzat.

Guztiz debekatuta dago erabiltzaileak webgunean aldaketak egitea, baldin eta edukiari eragin badiezaioke, hala nola loturei (edo estekei) eta antzekoei.

Olatukoop elkartea-k webgunearen edukiak zainduko ditu, ez dezaten izaera pornografikorik, xenofoborik, diskriminatzailerik, arrazistarik eta iraingarririk izan eta ez dezaten indarkeria sustatu. Halaber, erabiltzaileari kalte egin diezaiokeen edozein egoera saihesten saiatuko da.

Aplikaziozko legea eta jurisdikzioa

Erabilerarako eta nabigaziorako zehaztapen eta baldintza hauek eta erabiltzailearen eta Olatukoop elkartea-ren arteko harremanak legedia espainiarraren arabera arautuko dira.

Baldintza hauetatik edo bertako edukietatik eta erabiltzailearen eta Olatukoop elkartea-ren arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, alderdiek men egiten diete legez dagozkien auzitegiei eta epaitegiei.

Scroll to Top