Iazko Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolan parte hartu zuten Aritz Olagoi Olazabalek eta, berekin batera, AholkuLab kooperatiba sortu duten Txomin Otaegi Juanikorena eta Oier Berra Etxeberria kideek. Eskolak bukatuta, Arianne Kareaga Irazabalbeitia izan dute euren proiektuaren bidelagun.
Kirola eta euskara uztartzen ditu Kirolean AholkuLab proiektuak. Usurbilen kokatuta, formakuntza, ahokularitza eta komunikazioa eskaintzen duen kooperatiba txiki sortu berria da eta pauso hori emateko, KoopFabrikaren iazko edizioan parte hartu zuten hiru kideek.
“Bultzada ezinbesteko bat jaso genuen KoopFabrikan proiektua martxan jartzeko. Bai ezagutza aldetik eta baita ere izapide eta burokrazia guztian egin beharreko bidean”, azaldu du Aritzek.
Arianne bidelagun lanetan izan dute: “Batez ere bidelaguntza bideratu dugu lan elkartuko kooperatiba txiki batek eskatzen dituen estatutuak lantzen, xedea ondo markatzen eta beste erabaki batzuen bidelaguntza lantzen”. Hiru autonomo izatetik kooperatiba izatera emandako jauzia eta prozesu hori guztia nabarmendu ditu Ariannek.
Aritzek argi du oraindik lan asko dutela egiteko. Baina KoopFabrikaren ekarpena ezinbestekoa izan dela dio eta bertan parte hartzera animatu ditu proiektu kolektibo bat, kooperatiba bat, elkarte bat, norabide jakin bat edo helburu garbi batekin martxan jarri nahi duten oro.