Herrerako Auzo|co sukaldea

[KF Esperientzia]: Herrerako Auzo|co sukaldea – Unax Seges Intxausti

Unax Seges Intxaustik Herrerako Auzo|co sukaldea proiektua aurkeztu digu. Proiektu honek KoopFabrikan hartu zuen parte eta bere garapenean KoopFabrikaren bidelaguntza izan du. Proiektu bizien bidelagun gara.

Auzo/herrietako bizia sendotzea bilatzen duen irabazi asmorik gabeko elkartea da Auzo|co. Giza-garapena era jasangarrian burutu nahi duten komunitateko bizilagunez osatutako plataforma herritar eredu honen bitartez, auzotarren bizimoduari mesede egiten dioten eta komunitateetako kohesioa, kutura eta ekonomia sustatzea helburu duten ekimenak martxan jarriz lurraldean eragin positiboa izatea bilatzen du.

“Guk buruan genuen ideia errealitatera eramateko baliabideak eman dizkigu KoopFabrikak. Ikasketa bat izan da sukalde komunitario bat sortzea. Enpresa moduan sortu baina lan komunitarioan oinarrituta dagoena”, azaldu digu.

Garaian garaiko produktuak erabiliz, Herrerako merkataritza sustatzen dute eta, aldi berean, kolektibitate bat sortzea dute helburu.

Scroll to Top