Ainhoa Iribar Lizeaga
KoopFabrikak proiektuak garatzeko formazioa eta baliabideak eskainiko dizkizu. Gainera, formazioa, bidelaguntzak, argitalpenak eta jardunaldiak garatzen ditugu, ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko helburuz.
EKINTZAILETZA
KOOPERATIBOKO
ESKOLA
LAGUNTZAILEA
Ekintzailetza kooperatiboko eskolaren bidez proiektu komunitarioak sortzeko prozesuan laguntza ematen dugu.
12 formazio-saiok (hauetako 6 saio gehigarri irekiak dira eta hautazkoa da bertan parte hartzea) eta bidelaguntza aldiak osatzen dute ekintzailetza kooperatiboko eskola.
Formazio-saioetan zuen proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasoko dituzue. Hauei esker, zuen proiektuaren atal ezberdinak landu ahal izango dituzue eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzeko aukera izango duzue.
Zuen proiektuan arlo jakin bat lantzeko beharra baldin baduzue, KoopFabrikako bidelagun bat izango duzue alboan, batera hurrengo pausoak ematen jarraitzeko eta zuena bezalako beste proiektu batzuekin saretu ahal izateko.
Edonork har lezake parte KoopFabrikan, baina bereziki kolektibo hauentzat da erabilgarria:
- Proiektu kolektibo bat martxan jarri nahi duten norbanako zein taldeak.
- Beraien jarduera hobetu edo profesionalizatu nahi duten elkarteak.
- Ekonomia sozialean kokatu edo kooperatiba bihurtu nahi duten enpresak.
- Ekonomia sozial eraldatzailean kokatu nahi duten erakunde publikoetako kideak
2017an abian jarri zenetik, 69 proiektu bizi egituratu dira KoopFabrikan parte hartu ondoren, modu batean edo bestean gure jendartearen eraldaketan dihardutenak, bizirik dauden proiektuak. 680 pertsona baino gehiagok hartu dute parte gure formazio edo jardunaldietan eta 135 proiektu inguru bidelagundu ditugu.
EMAN IZENA
DATOZEN EKITALDIAK
AZKEN BERRIAK
Harpidetu zaitez KoopFabrikaren buletinera!
KoopFabrikak antolatutako ekimen nagusien inguruko berriak posta elektronikoz jasoko dituzu.