KoopFabrikaren buletinera harpidetzeko aukera duzu. Horrela, zure posta elektronikoan jasoko duzu KoopFabrikaren inguruko informazio berriena: artikuluak, elkarrizketak, hurrengo hitzorduak, KoopFabrikaren edizio berriak...

ZER DA

Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa

Kooperatiba Fabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan
jartzen laguntzeko programa da. 2017an lehen aldiz abian jarri zenetik, 30 proiektutik gora sustatu dira.

Ekintzailetza sozial kooperatiboak ekintzailetza eredu desberdina jartzen du erdigunean: komunitatearen beharretatik abiatu eta komunitatean saretzen da, autoeraketan oinarritutako eredu demokratikoa da eta proiektuaren bideragarritasunaz gain, bizigarritasuna ere hartzen du kontuan.

Lankidetzan sorturiko programa da KoopFabrika, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia, OlatuKoop sarea, Bagara, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta Debagoienako garapen agentzia,
Beterri-Buruntzako udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko programa.

Gipuzkoa osoko proiektuei zabalik da KoopFabrika.

 

IKASTARO IREKIAK

Edonork eman dezake izena doan ikastaro irekietan. Saio bakoitzean modu soltean eman daiteke izena eta ez da beharrezkoa aurtengo KoopFabrikan izena emana izatea.

NORENTZAT

Etengabe dago abian KoopFabrika. Honako hauek dute parte hartzeko aukera:

NORBANAKOAK

• Formazioa jaso nahi duten pertsonak.
• Formazioa jaso eta proiektu bat garatu nahi duten pertsonak, baina “proiektu ideiarik” ez dutenak.
• Formazioa jaso eta proiektu bat garatu nahi duten pertsonak, eta “proiektu-ideia” propioa dutenak.

ELKARTEAK

• Beraien jarduera hobetu eta profesionalizatu nahi duten elkarteak.
• Beraien elkartean aktibitate sozio-ekonomiko berriak garatu nahi dituztenak.

ENPRESA ETA ERAKUNDEAK

• Erakunde batean lanean ari diren pertsonak. Bi aldaera posible:

  1. Erakundearentzat proiektu bat egiteko (saretzeko).
  2. Plano pertsonalean, lan aukera berriak arakatzeko.

• Kasu espezifikoa(I): Ideia bat garatu nahi duten erakundeak, baina hori zeinek garatu ez dutenentzat.
• Kasu espezifikoa (II): Martxan daukaten proiektua kooperatiba bihurtzeko laguntza behar dutenak.

EDONORK

Orohar, edonolako proiektu komunitario bat abian jarri nahi duen edota hau ekonomia sozialaren baitan kokatu nahi duen edonork.

KOOP FABRIKA-k pertsona berriak ezagutzeko, formazioa jasotzeko eta proiektuak garatzeko baliabideak eskainiko dizkizu (tresnak, espazioa eta akonpainamendu pertsonalizatua). Beti ere, Ekonomia Sozial berriaren eta Ekintzailetasun Sozialaren ikuspegitik ekiteko helburua duten horiei egongo da zuzenduta.

EMAN IZENA

Zure proiektua ekonomia sozialean kokatu nahi duzu? Zure eskualdean zure antzekoekin saretu nahi duzu? KoopFabrikan parte hartu nahi duzu?

KoopFabrikako izen ematea zabalik dago etengabe. Bete beheko datuak eta laster jarriko gara zurekin kontaktuan, KoopFabrika zure beharretara moldatzeko.

BITAKORAKO AZKENAK

KoopFabrika izen-emate epea zabalik etengabe

KoopFabrikako izen emate epea zabalik… etengabe!

Aspaldian eman nahi genuen berriarekin gatoz KoopFabrika osatzen dugun eragileak. Aurtengo ikasturterako martxan garela esatearekin batera, aurrerantzean KoopFabrikako ibilbidea egitea…
Sarrera irakurri
KoopFabrikako TutoretzaFabrika fasea

Bidelagunekin bai

27 dira aurtengo KoopFabrikaren formakuntza fasetik atera diren proiektuak. Horien atzean dauden dozenaka lagunak momentu berezi batean daude orain. Euren…
Sarrera irakurri
KoopFabrika FormazioFabrika

Jarraitu aurretik, bukaera ederra

Martxoaren 22 eta 23an euren proiektuak aurkezteko tartea izan dute KoopFabrikan parte hartu duten kideek. Formazio aroari amaiera ederra eman…
Sarrera irakurri
Burujabetzak KoopFabrika Arantzazu

Goiko kateak hautsi, berdinekin kateatzeko

Burujabetzaren alderdi desberdinez aritu dira bost hizlari Arantzazun antolatu dugun saio berezian. Oscar Garcia Juradok lanaren burujabetzaz hitz egin du,…
Sarrera irakurri

AZKEN FABRIKAK

Ezagutu itzazu KoopFabrika-ren azken edizioaren ondoren martxa hartu duten proiektuak.