KoopFabrika ibilbidea

Martxoaren 21ean hasiko da KoopFabrika malgua

KoopFabrikako saio presentzialetan parte hartzeko bi modu eskaini ditugu aurten: KoopFabrika trinkoa eta martxoaren 21ean hasiko den KoopFabrika malgua. Formazioak bigarren modu honetan jasotzeko garaiz zaude oraindik.

Ekintzailetza sozial kooperatiboaren oinarriak modu teoriko-praktikoan landuko dira, bestelako lan edo ikasketa jarduerarekin konbinatzeko modu erosoan.

Ikastaroa dohanik da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapena eta Berrikuntza departamentuak finantzatua. Dena den, beharrezkoa da izena ematea.

Egutegia

Martxoaren 21etik ekainaren 6ra bitarteko ostegunetan. Jarraian egutegi osoa:
KoopFabrika malgua

Orgutegia: 15:00etatik 20:00etara.

Lekuak

Landuko diren gaiak

  • Enpresa eta ekonomia eredua: Ekonomia Soziala, Ekonomia Sozial Solidarioa, Ekonomia Sozial Eraldatzailea, kooperatibagintza eta enpresa eredua.
  • Kudeaketa ekonomiko-finantzarioa ekimen kolektiboetan.
  • Aurrekontu, finantza eta ekonomia kudeaketa.
  • Soziokrazia.
  • Balantze soziala.
  • Komunikazio estrategikoa.
  • Parte hartzea, talde kudeaketa eta gatazkak.
  • Feminismoa, krisi ekologikoa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea.

Bidelaguntza saioak

Proiektuek hasieratik bidelagun bat izango dute eta berarekin adostu beharko dira saioen hitzorduak eta lan dinamika, beti ere KoopFabrikaren bidelaguntza ereduaren baitan.

Proiektu aurkezpenak

Parte hartzen duen pertsona edo talde bakoitzak bere proiektuaren inguruko aurkezpena egingo du ekainaren 13-14an.

Proiektu, ideia edo asmo bat badaukazu, eman izena txanda honetan parte hartzeko webgunearen hasierako orrian.

Lekuak mugatuak dira eta onarpena posta elektroniko bidez jakinaraziko dugu.

Gogoan izan KoopFabrikan izena emateko epea zabalik dagoela ETENGABE!