KoopFabrika Trinkoa otsailean

Aurreko sarreran aipatu genizuen moduan, KoopFabrikako saio presentzialak jasotzeko bi aukera daude aurten: KoopFabrika Trinkoa eta KoopFabrika Ibilbidea. Lehenengoaren inguruko xehetasun gehiago aurkitu ditzakezu sarrera honetan.

Ekintzailetza sozial kooperatiboaren oinarriak modu teoriko-praktikoan landuko dira kasu batean zein bestean.

Ikastaroa dohanik da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapena eta Berrikuntza departamentuak finantzatua. Dena den, izena eman beharko da.

Izena emateko azken eguna: urtarrilak 23.

Egutegia

Otsailaren 4tik 15era, bi astez jarraian, astelehenetik ostiralera.

KoopFabrika formazio trinkoa 2019

Orgutegia: 9:00etatik 14:00etara.

Lekuak

Landuko diren gaiak

  • Ekonomia soziala eta ekintzailetza soziala. Kooperatibismoa.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta tokiko garapena.
  • Bideragarritasun ekonomiko-finantziarioa ekimen kolektiboetan.
  • Kudeaketa ekonomiko finantzieroa proiektuetan.
  • Partehartzea eta talde kudeaketa.
  • Komunikazio estrategikoa.
  • Balantze soziala.
  • Gizarte aldaketak, zibilizazio krisia eta erronkak.
  • Testigantzak: proiektu esanguratsuak.

Tutoretza saioak

Proiektuek hasieratik tutore bat izango dute eta berarekin adostu beharko dira saioen hitzorduak eta lan dinamika, beti ere KoopFabrikaren tutoretza ereduaren baitan.

Proiektu aurkezpenak

Parte hartzen duen talde bakoitzak bere proiektuaren inguruko aurkezpena egingo du ekainaren 13-14an.

KoopFabrika Ibilbidea

Arestian aipatu moduan, aurten bi modu daude derrigorrezko formazioak jasotzeko. KoopFabrika Ibilbidea izango da bigarren modua. Bertan gaitegia errepikatuko da formatu ez trinkoan. Martxoak 21etik ekainaren 6ra bitarte ostegunero izango dira saioak, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara. Ekainaren 13-14an proiektuak aurkeztu beharko dira kasu honetan ere.

KoopFabrika malgua

Aukeratu, beraz, otsaileko KoopFabrika Trinkoa edota martxoan hasiko den KoopFabrika Ibilbidea. Proiektu, ideia edo asmo bat badaukazu, eman izena txanda honetan parte hartzeko urtarrilaren 23a baino lehen webgunearen hasierako orrian.

Lekuak mugatuak dira eta urtarrilaren 28 aurretik jakinaraziko da onarpena posta elektroniko bidez.

Gogoan izan KoopFabrikan izena emateko epea zabalik dagoela ETENGABE!