Ekintzailetza kooperatiboko eskola 2023-2024

Ekintzailetza kooperatiboko eskolaren bidez proiektu ekonomiko kooperatiboak eta komunitarioak sortzeko prozesuan laguntza ematen dugu.

12 formazio-saiok (hauetako 6 saio gehigarri irekiak dira eta hautazkoa da bertan parte hartzea) eta bidelaguntza-aldiak osatzen dute ekintzailetza kooperatiboko eskola. Formazio-saioetan zuen proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasoko dituzue. Hauei esker, zuen proiektuaren atal ezberdinak landu ahal izango dituzue eta Ekonomia Sozial Eraldatzailean kokatzeko aukera izango duzue.

Zuen proiektuan arlo jakin bat lantzeko beharra baldin baduzue, KoopFabrikako bidelagun bat izango duzue alboan, batera hurrengo pausoak ematen jarraitzeko eta zuena bezalako beste proiektu batzuekin saretu ahal izateko.

  TOKIA: Cristina Enea Fundazioa (Mandasko dukearen pasealekua 66, Donostia).
  EGUNAK ETA DATAK: Abenduaren 11tik otsailaren 7ra, astelehen eta asteazkenetan.
  ORDUTEGIA: 16:00-19:00.

FORMAZIO-SAIOEN PROGRAMA

Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola 2023-2024 saioen programa

Eman izena doan

Pribatutasun politikari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Olatukoop elkartea (G75137521). Helburua: Zuk emandako datuak beharrezkoak dira zurekin harremanetan jartzeko, zure kontsulta eta eskaerei erantzuteko eta informazio-buletinak bidaltzeko. Legitimazioa: Zure datuen tratamendurako lege-oinarria datza datuak ematean interesdun gisa egiten duzun onarpenenean. Hartzaileak: Zure datuak ez zaizkio ezein hirugarrenei lagako, lege-obligazioz izan ezik. Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea -eta beste eskubide batzuk-, pribatutasun politikaren estekan eskuragarri duzun informazio osoan adierazi bezala.

* Ezinbestekoa da eremu hau betetzea.

Date

2023 Abe 11 - 2024 Ots 07
Expired!

Time

16:00 - 19:00

Location

Cristina Enea Fundazioa
Mandasko Dukearen Pasealekua 66. 20012 Donostia
Scroll to Top