Abenduan hasi eta otsaila bitartean formakuntza jaso ostean, Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolan parte hartu duten proiektuek bidelaguntza jaso dute esparru ezberdinetan. Euren proiektua zertan datzan eta zein egoeratan aurkitzen diren ezagutzeko aukera izan genuen atzo, Cristina Enea Fundazioaren aretoan egindako aurkezpenean.
Proiektu bizien bidelagun da KoopFabrika eta aurtengo edizioan ere hainbat arlotako proiektu biziak ezagutu eta bidelaguntzeko aukera izan dugu.
Ondorengoak izan dira aurten parte hartu duten proiektuak:
- Alberga
- Mazedonia
- JantzizLab
- Marruma
- Koxkera
- Magma Mia
Arlo askotariko proiektuak izan dira aurtengoan ere: Ekonomia Sozial Eraldatzailearen sustapena, ekonomia zirkularra, produktuaren diseinua, antzerkietako jantzitegia, ikus-entzunezkoen eta ekitaldien ekoizpena, umorezko bakarrizketak…