KoopFabrikak gai ezberdinen inguruan sakontzeko bost saio ireki egingo ditu. Saio solteak dira eta bakoitzerako izen-ematea irekita dago.
Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola martxan da dagoeneko eta bertan jorratzen diren hainbat gai sakontzeko edo gai konkretu batean interesa duen edonorentzat abiatuko dira otsailaren 15ean saio gehigarri irekiak. Saioak Euskaltzaindiak Donostian duen egoitzan izango dira (Almortza kalea 6), 16:00etatik 19:30era. Izenak dioen moduan, saio irekiak dira eta gehigarriak dira. Edonork eman dezake izena, bai modu soltean eta baita guztietan ere. Hori bai, interesa duzuen saio bakoitzean eman behar da izena.
Hemen dituzue datak eta saio bakoitzean jorratuko diren gaiak:
- Otsailak 15, asteazkena: Elkarte eta kooperatiben lan-arloa eta kudeaketarako gakoak
- Otsailak 20, astelehena: Bideragarritasun ekonomikoa eta finantzazioa
- Otsailak 22, asteazkena: Komunikazio-plana eta sare digitalen kudeaketarako gakoak
- Otsailak 27, astelehena: Lantaldeen kudeaketa: tresna feminista eta tresna operatiboak
- Martxoak 1, asteazkena: Kooperatiben estatutuen eta barne-araudien lanketa
Bertan ikusiko dugu elkar!