Urtarrilean abiatu genuen Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola eta bertan parte hartu duten ekintzaileek euren proiektuak aurkeztu dizkigute.
Proiektu bizien bidelagun da KoopFabrika eta aurtengo edizioan ere hainbat arlotako proiektu biziak ezagutu eta bidelaguntzeko aukera izan dugu. Pasa den ostegunean eman genion itxiera aurtengo ikasturteari. Bertan, parte-hartzaileek, azken hilabete hauetan landu dituzten proiektuak aurkeztu zizkiguten.
Ondorengoak izan dira aurten bidelagundutako proiektuak:
- Goretti Aranburu Epelde
- Maxixatzen
- Kabia landetxea
- Zikliko
- Gure abokatuak
- Ama tu casa
- Alegiko sindikatua
- Kurkuma
- Kirolean euskaraz
- Añargi
- Herrerako Auzo|co sukaldea
Parte-hartzaileek formakuntza saioak izan zituzten lehen asteetan eta ondoren bidelaguntza bat izan dute euren proiektu konkretuetan behar gehien zuten arloetan laguntzeko.
Askotariko proiektuak izan dira aurtengoan ere: euskalgintza, sormen plastikoa, turismoa, justizia, elikadura… Eta arlo horietan guztietan eragiten jarraituko dute proiektuek.
Bestalde, dagoeneko martxan dauden Batzen, MigrESS eta Ateri proiektuak ezagutu eta eurekin esperientziak elkartrukatzeko aukera ere izan zuten parte-hartzaileek.