KoopFabrikan proiektu bizien bidelagunak gara. Maider Gaztelumendi Fagoagak iazko KoopFabrikan hartu zuen parte eta Luma moda etikoa proiektuaren bidelagun izan gara.
Senegalera hainbat bidaia egin zituen Gaztelumendik Mbaye ezagutu aurretik. Urte batzuetara joskintzarekin zuten harremanak batu zituen euren bideak. Senegaldarren eta euskaldunen arteko harremana du oinarri Luma proiektuak. Maider Gaztelumendik (Egia, 1993) sortu zuen 2020an, Max Mbayeren laguntzarekin (Guédiawaye, Dakar, 1992). Moda etikoa oinarri duen proiektua da Luma.
“KoopFabrikaren bitartez aukera izan dut alde batetik bideragarritasun plana egiteko, alderdi ekonom¡koari begira baina baita beste hainbat alderdiri begira ere: komunitateari, bizitza erdigunean jartzeari eta KoopFabrikak dituen hainbat balioei”, azaldu digu.
“Ekintzailetza sozial kooperatiboan interesa duen orori gomendatzen diot KoopFabrika, bai bakarkako proiektua izan, eragile bat izan edo elkarte bat… Batetik, eskaintzen duen formakuntzagatik eta gero, eskaintzen duen bidelaguntza prozesu pertsonalizatuarengatik”.