Abian dira Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolako bidelaguntzak

Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolan oinarri teorikoa jaso ondoren, parte hartu duten proiektuek bidelaguntzen faseari ekin diote orain.

Ekintzaile talde bakoitzak eta euren proiektuaren bidelagun izango dutenek elkar ezagutzeko aukera izan zuten pasa den astean. Topaketa horretan, datozen hilabeteetan zehar landuko dutena zehaztu zuten eta elkarrekin proiektu bakoitzaren hurrengo pausoak finkatuko zituzten.

Aurtengoan, askotariko proiektu interesgarriak ari dira lantzen ekintzaileak: tokiko ekosistema eraldatzaileak, ikus-entzunezkoetarako jantzigintza, formatu txikiko antzezpenak, elikadura burujabetza, etxebizitza kooperatiboak, ostalaritza, produktu ekologikoen eraldaketa…

Scroll to Top