Osasun-krisi honetan bizitzak eta osasuna dira lehentasun nagusia, bai KoopFabrikan parte hartzen dutenenak eta baita hau posible egiten duten pertsonenak ere. Gauzak honela, aurreko astearen amaieran KoopFabrikako ekimen presentzial guztiak eten genituen KoopFabrika abian den toki guztietan.
Posible den neurrian, bidelagunek KoopFabrikako parte hartzaileei laguntzen jarraituko dute denbora honetan zehar bide digitalak erabiliz, proiektuek forma hartzen jarrai dezaten. Baina, honetan ere, pertsonen baldintzek ezarriko dute erritmoa.
Azkenik, aurreko hilabeteetan zehar sortzen joan garen formaziorako materiala guztion eskura jartzen joango gara datozen egunetan; hartu, erabili, aldatu eta partekatu!
Une honetan inoiz baino beharrezkoagoak diren irtenbide kolektiboen beharra azpimarratu nahi dugu: sor ditzagun sareak, elkar zaindu dezagun eta jar dezagun arreta bizitzetan.