Abaila Kooperatiba Elkartea, era integralean telekomunikazio zerbitzuak ematen dituen kooperatiba da, Talaikide S.L. enpresatik jaioa. Irabazi asmorik gabekoa da eta lan kultura kooperatibista eta burujabea bultzatzen du, helburu nagusi bezala telekomunikazio burujabetza lortzea duelarik.
Interneteko konexioak eskaintzen ditu nagusiki kooperatibak, Guifi.Net proiektuaren filosofiako sare askeak erabiliz. Interneteko konexioak eskaintzeaz gaiz, telekomunikazio munduko muntaia eta mantenu lanak ere egiten ditu, Interneteko zerbitzuak emateko instalakuntzak, Guifi.net sareko Supernodo eta nodoen muntaiak, telebista ete irrati errepikagailuen muntaia eta mantenu lanak edota interneteko zerbitzarien muntaiak.
KoopFabrikak, kontuan hartu ez genituen arloak ikusteko balio izan digu eta kooperatiba eratzeko pausoak ematen lagundu digu, baita beste eredu desberdinak eta ezagutzen ez genituen esperientziak ezagutzeko.
Kooperatibako gobernantza, helburuak eta ikuskera kooperatiboa lantzeko laguntzeko balio izan digu gehienbat. Eta jende jator pila ezagutzeko, noski!!!!
Uztailaren hasieran 100 punturi ematen diegu Internet eta telefono finko zerbitzua Guifi.net sarearen gainean, horietatik %70 bestelako banda zabal konexio aukerarik ez dutenak, landa eremuan bizi direlako. Besteak beste, Aranora banda zabaleko Interneta eramateko proiektua eta Zumaian Covid-19aren krisian egoera ekonomiko zailean zeuden familiei banda zabaleko Interneta jarri diegu Zumaiako Udalarekin elkarlanean.
Datozen hilabeteetan, kooperatiba erregistratzea lortzea dugu helburu nagusia, oraindik borrokan gaudelarik honekin. Hau lortutakoan, eta eginbehar legal guztiak bete ondoren, telekomunikazio sare askeak eraikitzen jarraituko dugu, Guifi.Net sarea zabaltzen jarraitzeko eta Internet sarbidea sare aske eta neutralen gainean emateko.