Kooperatibismo antiarrazista aktibatu!

KoopFabrikatik proiektuak garatzeko formazioa eta baliabideak eskaintzen ditugu. Seguraski jakingo duzunez, KoopFabrikaren erronketako bat ekintzailetza sozial kooperatiboan ikuspegi antiarrazista txertatu eta gure tresnak kolektibo arrazializatuetara zabaltzea da.

Norabide horretan, KoopFabrika Hegoaldetik ildoa ireki genuen. Tresna kooperatiboari buruz hausnartu, eta feminista eta arrazakeriaren aurkakoa izango den alternatiba bat lantzeko helburuztopaketa bira bat antolatu dugu. Bira hau Bartzelonatik datozen proiektuetako pertsonen bisitak probestuz antolatu dugu. 

Jardunaldi hauek iazko urrian egin genituen lehenengoen jarraipena dira, Katalunia, Madril eta Sevillako ekintzailetza kooperatiboa Euskal Herrira hurbiltzeko, beste herri batzuekin sareak egiteko eta ikaskuntzak eskuratzeko helburuarekin. Jardunaldiak publiko ororentzat dira, nahiz eta ahalegin handia egiten dugun pertsona migratuak bertaratzeko. Garrantzitsua da migratuen eta ez migratuen arteko eta migratuen arteko lankidetza-aliantzak ehuntzea, ekonomia eraldatzaile, feminista eta arrazakeriaren aurkako ekonomietatik alternatiba integralak sortzeko eta elkartzeko gune gisa.

Herri bakoitzean formatu eta izen-emate modu ezberdina izango dugu, beraz, begiratu ondo interesatzen zaizun horretan nola egin behar duzun.

Hitzorduak:

Ekainak 12: Vitoria-Gasteiz (ez da beharrezkoa aurrez izena ematea).

Ekainak 13: Usurbil (izena eman behar da) eta Orereta/Errenteria (ez da beharrezkoa aurrez izena ematea).

Ekainak 14: Lazkao (ez da beharrezkoa aurrez izena ematea).

Ekainak 15: Arrasate (izena emateko, bete galdetegia).

Arrasaten, goiz osoko egitaraua eta bazkaria

Bira ixteko Arrasaten egingo dugun ekimena berezia izango da. Egitarau zabalagoa izango du topaketak eta bazkari batekin emango diogu amaiera.

Hemen duzu programa osorik:

Scroll to Top