KoopFabrikaren bereizgarri nagusienetako bat da Bidelaguntza zerbitzua.
Ainhoa Iribar Lizeaga TaPuntu kooperatibako kidea da eta KoopFabrikan izena ematen duten proiektuekin bidelaguntza saioak egiten ditu.
Aurten, Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola urtarrilaren 23an abiatuko da eta hamabi formakuntza saio izango dira, astelehen eta asteazkenetan, martxoaren 1era arte. Donostian egingo dira saioak, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta izena emateko epea urtarrilaren 16ra arte dago zabalik webgune honetan bertan.
Eskola horren ondotik, bidelaguntza edo akonpainamendu-prozesua eskainiko du KoopFabrikak maiatza-ekainera bitarte, hala behar duten proiektuentzat.