JARDUNALDIA: Nor da gure sorkuntzaren jabe? Kultura Ekonomia Sozialaren ikuspuntutik

JARDUNALDIA: Nor da gure sorkuntzaren jabe? Kultura Ekonomia Sozialaren ikuspuntutik

KoopFabrikara hurbiltzen diren proiektu asko sormenaren eta kulturaren bueltakoak izan ohi dira eta sarri hainbat zalantza sortzen zaizkigu:

  • Kulturaren/artearen izaera ekonomikoa eta izaera sortzailearen arteko dikotomiak,
  • sortzaileen artean dagoen muturreko atomizazio eta indibidualizazioa,
  • sormen industriara bideratutako beka eta diru-laguntza gehienak maila pertsonalera eta ez kooperatibora bideratuta egotea…

Horren aurrean, nola lor dezakegu Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik kulturaren inguruko eragileak saretzea eta tokiko sistema eraldatzaileak sortzea? Nola kooperatibizatu kolektibo kulturalak eta nola komunitarizatu kultur eremu publikoak?

Erantzun horiek eraikitzeko bidean, lehen topaketa bat antolatu dugu, kezkak plazaratu eta esperientzia ezberdinak ezagutu asmoz. Bertan, hiru motatako eragile eta esperientziak entzuteko aukera izango dugu: sortzaile indibidualizatuak, komunitate-eragileak eta sare makroak.

 

NOIZ: Apirilak 21, ostirala.
ORDUTEGIA: 9:30 – 14:00.
NON: DOKA (Erregezain kalea 20, Donostia).

PROGRAMA

Datozen egunetan egingo dugu publiko.

Eman izena

Pribatutasun politikari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Olatukoop elkartea (G75137521). Helburua: Zuk emandako datuak beharrezkoak dira zurekin harremanetan jartzeko, zure kontsulta eta eskaerei erantzuteko eta informazio-buletinak bidaltzeko. Legitimazioa: Zure datuen tratamendurako lege-oinarria datza datuak ematean interesdun gisa egiten duzun onarpenenean. Hartzaileak: Zure datuak ez zaizkio ezein hirugarrenei lagako, lege-obligazioz izan ezik. Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea -eta beste eskubide batzuk-, pribatutasun politikaren estekan eskuragarri duzun informazio osoan adierazi bezala.

* Ezinbestekoa da eremu hau betetzea.

Data

2023 Api 21

Ordua

9:30 - 14:00

Lekua

DOKA
Erregezaintza Kalea, 20, 20008 Donostia
Ekitaldi mota
Scroll to Top