JARDUNALDIA: Herrigintza, kooperatibagintza eta udalgintzarako argitalpen eta tresna praktikoak
KoopFabrikak, bere ibilbidean zehar, arreta berezia jarri du lantzen dituen gaiak ikertu eta sistematizatzean. Jardunaldi honetan KoopFabrikaren baitan landutako argitalpen eta tresna praktikoak aurkeztuko ditugu, Herrigintza, Kooperatibagintza eta Udalgintzarako erabilgarriak izan daitezkeenak.
NOIZ: Martxoak 28, asteartea. ORDUTEGIA: 10:00 – 12:00. NON: Udal liburutegiko sotoa, kripta (San Jeronimo kalea, Donostia).
PROGRAMA
Ongi etorria eta testuinguratzea (10:00 – 10:15)
KoopFabrikaren aurkezpena (10:15 – 10:45)
KoopFabrikaren eskuliburua.
KoopFabrikaren argitalpenak (10:45 – 11:15)
Adierazle-sistema.
Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta Tokiko Garapen Eraldatzailea sustatzeko gida.
Herri kooperatibak: helduleku teorikoak eta bideragarritasun juridikoa Euskal Herrian.
KoopFabrikaren tresna praktikoak (11:15 – 11:30)
EkinKoopBizi online formazio-tresna.
Proiektuen lanketa feministarako esferak.
Laborantza-proiektu kolektibo eta kooperatiboen finantzazio-aukerak.
Galderak eta aurrera begirako erronkak (11:30 – 12:00)