Herri kooperatibak eta Kooperatiba komunitarioak: tokiko garapen eraldatzailerako bideak

Azken urteetan ematen ari diren aldaketa konstanteek eta ziurgabetasunak zeharkatzen ditu bai gure bizitzak eta baita jendartea bera ere. Euskal gizarteak inoiz ikusi eta bizi gabeko erronken aurrean gaude. Gure herriak sendo eta luze irauteko egitura kontsolidatuak behar ditu. Lurraldeko beharrizanei eta lurraldeko erronkei lurraldetik erantzungo dieten egitura komunitario eta kooperatiboak behar ditugu. Tokian tokiko eragile komunitarioak, eragile kooperatiboak, zibilak eta publikoak saretuko dituzten eta burujabetza ezberdinak lantzeko baliagarri izango diren dinamikak: elikaduran, energian, kulturan, etxebizitzan, teknologietan, kulturan, zaintzan…

Saioaren helburua: Herri kooperatibak eta Kooperatiba komunitarioak burujabetza ezberdinen bidean eta jendarteko erronka nagusiei erantzuteko tresna gisa ulertzea.

NOIZ: Abenduak 14, asteazkena.
ORDUTEGIA: 17:00 – 19:00.
NON: Teila Fabrika (Iruresoro plaza 2, 4).

Landuko ditugun atal nagusiak:

  • Herri kooperatiba eta Kooperatiba komunitarioei sarrera.
  • Marketin komunitarioa: zer da eta nola erabil dezakegu?
  • Iritzi eta esperientzien elkartrukerako talde dinamika.

Date

2022 Abe 14
Expired!

Time

17:00 - 19:00

Location

Teilafabrika
Scroll to Top