Ekintzailetza kooperatiboko eskolaren bidez proiektu komunitarioak sortzeko prozesuan laguntza ematen dugu.
12 formazio-saiok (hauetako 5 saio gehigarri irekiak dira eta hautazkoa da bertan parte hartzea) eta bidelaguntzek osatzen dute ekintzailetza kooperatiboko eskola.
Formazio-saioetan zuen proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasoko dituzue. Hauei esker, zuen proiektuaren atal ezberdinak landu ahal izango dituzue eta ekonomia sozial eraldatzailean kokatzeko aukera izango duzue.
Zuen proiektuan arlo jakin bat lantzeko beharra baldin baduzue, KoopFabrikako bidelagun bat izango duzue alboan, batera hurrengo pausoak ematen jarraitzeko eta zuena bezalako beste proiektu batzuekin saretu ahal izateko.
TOKIA: Euskaltzaindiaren Donostiako egoitza (Almortza kalea 6). EGUNAK ETA DATAK: Urtarrilaren 23tik martxoaren 1era, astelehen eta asteazkenero). ORDUTEGIA: 16:00-19:30.
FORMAZIO-SAIOEN PROGRAMA
1. SAIOA (Urtarrilak 23, astelehena): KoopFabrikaren aurkezpena eta Ekintzailetza Sozial Kooperatibora sarrera
2. SAIOA (Urtarrilak 25, asteazkena): Kooperatibismoa eta lanaren burujabetza
3. SAIOA (Urtarrilak 30, astelehena): Ekonomia Feminista eta zaintza lanak: kooperatibismo bizigarrirako gako batzuk
4. SAIOA (Otsailak 1, asteazkena): Lantaldea: bizigarritasuna eta antolaketarako gakoak
5. SAIOA (Otsailak 6, astelehena): Komunitatea eta marketin komunitarioa
6. SAIOA (Otsailak 8, asteazkena): Lurraldea eta ekosistema kooperatiboak
7. SAIOA (Otsailak 13, astelehena): Esperientziak eta sintesi-ariketa kolektiboa
Saio gehigarri irekiak:
8. SAIOA (Otsailak 15, asteazkena): Elkarte eta kooperatiben lan-arloa eta kudeaketarako gakoak
9. SAIOA (Otsailak 20, astelehena): Bideragarritasun ekonomikoa eta finantzazioa
10. SAIOA (Otsailak 22, asteazkena): Komunikazio-plana eta sare digitalen kudeaketarako gakoak
11. SAIOA (Otsailak 27, astelehena): Lantaldeen kudeaketa: tresna feminista eta tresna operatiboak
12. SAIOA (Martxoak 1, asteazkena): Kooperatiben estatutuen eta barne-araudien lanketa