KoopFabrikak antolatuta, Oñatiko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Burujabetzen inguruko saioa egingo dugu Arantzazuko Gandiaga topagunean, ostiral honetan martxoak 9, 09:00eta 13:30 artean.
Jardunaldia KoopFabrika ekintzailetza sozial eta kooperatiboa sustatzeko formazio programaren baitan kokatzen dugu, baina jakintza eta eztabaida sustatzeko asmoz, beste saio batzuk bezala, gai honetan interesa duen pertsona guztientzat irekia egongo da.
Bizitzaren esparru guztietan, behar materialen dimentsio guztietara ari da zabaltzen behar hauek asetzeko autoeraketa bidezko burujabetza estrategiak lantzea. Askotan ordea, burujabetza materialarekin lotutako esparru ezberdinak zatituta ikusten ditugu, modu partzialean, hauen eraginkortasuna mugatuz. Hori ekiditeko eta burujabetzaren ikuspegi integral bat lantzeko, proiektu eraldatzaileak sortzeko ezinbestekoa dena, burujabetzaren dimentsio ezberdinak landuko ditugu, horretan lanean dabiltzan eta esperientzia konkretuak ekarriko dizkiguten hizlariekin.
Landuko diren bost burujabetzak:
- Lana. Oscar García Jurado. Autonomía Sur kooperatiba.
- Elikadura. Mirene Begiristain. EHU.
- Teknologikoa. Gorka Julio Hurtado. Talaios kooperatiba.
- Energia. Eduardo Urturi. Goiener kooperatiba.
- Finantzak. Liher Gonzalez. Koop57 EH kooperatiba.
Jardunaldiaren hasieran Oñatiko Udalaren parte hartzea izango dugu Nerea Zubia Blazquez zinegotziarekin, saioa Oñatin egingo dugula probestuz, Udalaren ikuspuntua eta proiektuak ezagutzeko. Saioaren amaieran ere burukabetza dimentsio ezberdinak lotzeko ariketa berezia egingo dugu.
Amaitu ondoren bazkaria eta Arantzazu eta Eltzia proiektua ezagutzeko aukera izango dugu. Esan bezala saioa irekia da, eta interesa duena jardunaldira bertaratzera gonbidatzen dugu. Horretarako etorri nahi duenak webguneko atal honetan izena eman beharko du.