KoopFabrikan indar handia jartzen dugu ikerketan, uste baitugu ezinbestekoa dela gure lurraldeak aztertu, jendartearen beharrak identifikatu eta hauetan eragiteko tresnak sortzeko.

Olatukoop, Gezki eta Lanki eragileen artean bideratzen dugu KoopFabrikako ikerketen ildoa.

Jarraian eskuragarri dituzu KoopFabrikan urte guzti hauetan zehar landutako tresna eta argitalpen guztiak. Lan guztiak lizentzia librepean eskegi ditugu, beraz hartu eta erabili zure proiektuan!

Sozioekonomian ekiteko modu bat

2024

Gida honek programaren oinarri filosofikoa, printzipioak eta azken zazpi urteetako praktika kolektibotik eratorritako metodologia propioa jasotzen ditu.

Herri Kooperatibak: helduleku teorikoak eta bideragarritasun juridikoa Euskal Herrian

2022

Herri Kooperatiba bat beharrak eta grinak asetzen laguntzeko tresna kooperatibo herritarra da. Ideiaren aurkezpena eta juridikoki har ditzakeen lur-hartze posibleen azterlana da hau. Udalen edo administrazio publikoen eta ehun kooperatibo-komunitarioaren artean sor daitezkeen lankidetza-moduen lanketa egiten da bertan.

Kooperatibizatzen

2022

Komunitateak sendotzeko sukalde autoantolatuak

2022

Proiektuen lanketa feministarako esferak

2021

Ekintzailetza Sozial Kooperatiborako pertsonen kudeaketa kooperatibo estrategikoaren proposamena

2021

Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta Tokiko Garapen Eraldatzailea sustatzeko gida

2020

Tokiko Garapeneko politiketan ekonomia soziala sustatzeko eta praktikatzeko hartu beharreko neurrien bilduma edota bide-orria izatea du xede, esku-hartze eredu ezberdinak eta erreferentziazko esperientziak gehituta.

Adierazle-sistema

2019

Proiektuak Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik hausnartu eta gakoetan sakontzen laguntzeko tresna.

Scroll to Top