Kooperatibagintza eta forma juridikoa
Saioaren lehen zatian kooperatibagintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren hurbilketa historikoa egin zen. Forma juridikoek proiektuen jardunerako neurriko “soinekoa” izan behar duenez, tresna kutxari jarraiki proiektu bakoitzarentzako baliagarria den egitura juridikoaren gogoeta lana proposatu zen. Jarduna bideratuko duten printzipioak ezarriz lehenik, horietara egokitzeko aukera handiena ematen duen egitura bilatzeko ariketak proposatu ziren. Egitura juridikoa proiektuaren nolakotasunekin aldatu daitekela gogoain izanik, fase bakoitzerako era eskalatuan planfikatu daitezke forma juridikoak, proiektuaren beharrei erantzuteko.
Saioaren bigarren atalean Elkarlaneko Mirene Arrik kooperatibagintzaren arlo praktikoena azaldu zigun: kooperatibismoaren oinarriak, kooperatiba modelo nagusiak, funtzionamendua, betebehar legalak, berezitasunak… Praktikotasun handiko saioa izanik parte hartze aktiboko saioa izan zen. Proiektuek haien burua lehen pauso esanguratsua emateko unea hurbilago ikusi zuten.
Bixitak: Torrekua eta Pasaia-Lezo Lizeoa
Bisita eguna Oreretako Torrekuan hasi genuen, Julen Mendoza alkateak bertan garatzen ari den proiektuaren azalpenarekin. Ekintzailetza kolaboratiborako gune honetan Oarsoaldea garapen agentziak kudeatutako hainbat espazio eskaintzen dira, sektore ezberdinetan proiektuak artxan jarri nahi dituztenei espazioa eskaintzeko. Jarraian eraikinaren bisita egin genuen Oarsoaldea Garapen Agentziako Asier Salaberriarekin. Atalez atal Torrekuak sektore ezberdinetako ekintzaileei eskaintzen dien elkarlanerako espazioak ikusi genituen: Ehungintza, bitxigintza, teknologia eta sorkuntza. Amaieran Skura Mobile eta Savanna Studio proiektuko kideekin beraien proiektuez eta elkarlanerako espazioen egokitasunaz solasten aritu ginen.
Ondoren Pasaia-Lezo Lizeora joan ginen. Bertan zain genituen haiek hartutako egitura juridiko bereziaren eta funtzionatzeko eraren berri emateko. Lizeoaren historia eta gaur egungo egoera ezagutu genuen, eta hezkuntza komunitate bezala pasaiako badian eragile ekonomiko eta sozial bezala duen garrantzia ikusi genue, Barne egituraketan, langile, guraso, ikasle eta bestelako herritarrek koooperatiban nola parte hartzen duten ulertu genuen, horretarako Kooperatiba integralaren izaera juridikoa erabiltzen dutelarik. Izaera juridikoa beraien izate komunitarearen ondorio dela ulertu genuen, eta komunitate trinkotik eratorritako autonomiaren bitartez, azken urteetan izandako erronka nagusiak nola gainditu dituzten entzun genuen. Hezkuntza proiektuaren detaileekin eta ikasleen galderekin, benetan bizia izan zen bixita amaitu genuen.
Ekonomia solidarioa eta ekonomia feminista. Zaloa Pérez
Saio honetan ekonomia sozial eta solidarioaren paradigmari hurbilketa bat egin zitzaion. Bere baitan pertsonen ongizateak, ingurumena, garapen iraunkor eta jasangarria barne hartzen ditu, bestelako interesen gainetik. Horretarako, ekonomia eta bere hazkundeak politikan eta jarduera guztien garapenean hartu duen zentraltasuna desplazatu eta aktibitate ekonomikoa, kontzeptu gisa era zabalean ulertuta, garapen pertsonal, sozial eta ingurunearekiko garapenerako oinarri materiala ematera bideratzea aldarrikatzen du.
Sei printzipioren baitan antolatzen da ekonomia solidarioa:
- Berdintasun printzipioa
- Lanaren printzipioa (ekonomian eta komunitatean parte hartzeko bide bezala)
- Ingurumen sostengarritasunaren printzipioa
- Kooperazio printzipioa
- “Irabazi asmorik” ez izatea
- Inguruarekiko konpromisoa
Printzipio horien baitan antolatzen diren erakundeen jardunak ekonomia feministarekin dituen antzekotasunak direla eta REASetik ekonomia feminstaren sustapenerako sortutako EcoSolFem taldeko planteamenduak konpartitu zituen. Zentzu horretan lanarekiko pertzepzio hegemonikoa gainditu eta lana birkontzeptualizatzeaz aritu zen: bizitza posible egiten duen aktibitate oro bezala ikustera zabaldu genuen ikuspegia hurbilketa honetan. Sistema kapitalistaren oinarria sexuaren araberako lanaren banaketan oinarritzen da: soldatapeko lana eta “zaintza lanak”. Ekonomia kapitalistak kontabilizatzen duen lana monetarizatutako lan harremanena da, nahiz eta lan indarrak ezinbestekoa duen sostengu lan ikusezinak komunitateak eta tradizionalki emakumeengan geratu. Harreman horietan garatzen da “Pigouren paradoxa”.
Ekonomia sozial eta solidarioaren inpaktua eta ekonomia orokorrean duen pisua neurtzeko fakturazio eta enplegu datuen bistan errealitate txikia izanik haintzat hartzeko presentzia duela. Inpaktu sozial horren jarraipena egiteko auditoria sozialaren atalak azaldu ziren gainetik eta informazio bilketaren metodologia azaldu zen.
Amaitzeko, ekonomia sozial eta ekonomia solidarioaren sareetako batzuen aipamenta eta sektore ezberdinetako alternatibak gorpuztu dituzten iniziatiben zerrenda bat azaldu zen.