JARDUNALDIA: Nor da gure sorkuntzaren jabe? Kultura Ekonomia Sozialaren ikuspuntutik

KoopFabrikara hurbiltzen diren proiektu asko sormenaren eta kulturaren bueltakoak izan ohi dira eta sarri hainbat zalantza sortzen zaizkigu:

  • Kulturaren/artearen izaera ekonomikoa eta izaera sortzailearen arteko dikotomiak,
  • sortzaileen artean dagoen muturreko atomizazio eta indibidualizazioa,
  • sektoreko autoesplotazio eta prekarizazioa…

Horren aurrean, nola lor dezakegu Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ikuspegitik kulturaren inguruko eragileak saretzea eta tokiko sistema eraldatzaileak sortzea? Nola kooperatibizatu kolektibo kulturalak eta nola komunitarizatu kultur eremu publikoak?

Erantzun horiek eraikitzeko bidean, lehen topaketa bat antolatu dugu, kezkak plazaratu eta esperientzia ezberdinak ezagutu asmoz. Bertan, hiru motatako eragile eta esperientziak entzuteko aukera izango dugu: sortzaile autonomoak, kultur kooperatibak eta kultur kooperatiben sareak.

NOIZ: Apirilak 21, ostirala.
ORDUTEGIA: 9:45 – 13:30.
NON: DOKA (Erregezain kalea 20, Donostia).

EGITARAUA

9:45. Ate irekiera

10:00-10:45. Sarrera eta gaiaren kokapena/kontestua.

  • Idoia Telleria Maritxalar (Olatukoop)

10:45-11:30. Sortzaileak saretuz.

  • Karmele Salsamendi (Dinagu kolektiboa)
  • Ana Revuelta Andrés (Artaziakoop)

11:30-12:00. Atsedenaldia.

12:00-12:45. Kultura, kooperatiba eta komunitatea.

  • Aitor Bengoetxea (Kulturaz)

12:45-13:30. Nola/zergatik saretu kultur kooperatibak?

  • Eloi Aymerich (Culturacoop)

14:00. Bazkaria*

*Bazkaltzen geratuko bazara, adierazi izen-ematean.

Date

2023 Api 21
Expired!

Time

9:45 - 13:30

Location

DOKA
Erregezaintza Kalea, 20, 20008 Donostia
Category
Scroll to Top