Ekintzailetza kooperatiboko eskola

Ekintzailetza kooperatiboko eskolaren bidez proiektu komunitarioak sortzeko prozesuan laguntza ematen dugu.

12 formazio-saiok (hauetako 5 saio gehigarri irekiak dira eta hautazkoa da bertan parte hartzea) eta bidelaguntzek osatzen dute ekintzailetza kooperatiboko eskola.

Formazio-saioetan zuen proiektua garatzeko beharrezkoak diren ezagutzak jasoko dituzue. Hauei esker, zuen proiektuaren atal ezberdinak landu ahal izango dituzue eta ekonomia sozial eraldatzailean kokatzeko aukera izango duzue.

Zuen proiektuan arlo jakin bat lantzeko beharra baldin baduzue, KoopFabrikako bidelagun bat izango duzue alboan, batera hurrengo pausoak ematen jarraitzeko eta zuena bezalako beste proiektu batzuekin saretu ahal izateko.

TOKIA: Euskaltzaindiaren Donostiako egoitza (Almortza kalea 6).
EGUNAK ETA DATAK: Urtarrilaren 23tik martxoaren 1era, astelehen eta asteazkenero).
ORDUTEGIA: 16:00-19:30.

 

FORMAZIO-SAIOEN PROGRAMA

  • 1. SAIOA (Urtarrilak 23, astelehena): KoopFabrikaren aurkezpena eta Ekintzailetza Sozial Kooperatibora sarrera
  • 2. SAIOA (Urtarrilak 25, asteazkena): Kooperatibismoa eta lanaren burujabetza
  • 3. SAIOA (Urtarrilak 30, astelehena): Ekonomia Feminista eta zaintza lanak: kooperatibismo bizigarrirako gako batzuk
  • 4. SAIOA (Otsailak 1, asteazkena): Lantaldea: bizigarritasuna eta antolaketarako gakoak
  • 5. SAIOA (Otsailak 6, astelehena): Komunitatea eta marketin komunitarioa
  • 6. SAIOA (Otsailak 8, asteazkena): Lurraldea eta ekosistema kooperatiboak
  • 7. SAIOA (Otsailak 13, astelehena): Esperientziak eta sintesi-ariketa kolektiboa

   Saio gehigarri irekiak:

  • 8. SAIOA (Otsailak 15, asteazkena): Elkarte eta kooperatiben lan-arloa eta kudeaketarako gakoak
  • 9. SAIOA (Otsailak 20, astelehena): Bideragarritasun ekonomikoa eta finantzazioa
  • 10. SAIOA (Otsailak 22, asteazkena): Komunikazio-plana eta sare digitalen kudeaketarako gakoak
  • 11. SAIOA (Otsailak 27, astelehena): Lantaldeen kudeaketa: tresna feminista eta tresna operatiboak
  • 12. SAIOA (Martxoak 1, asteazkena): Kooperatiben estatutuen eta barne-araudien lanketa

Eman izena

Pribatutasun politikari buruzko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Olatukoop elkartea (G75137521). Helburua: Zuk emandako datuak beharrezkoak dira zurekin harremanetan jartzeko, zure kontsulta eta eskaerei erantzuteko eta informazio-buletinak bidaltzeko. Legitimazioa: Zure datuen tratamendurako lege-oinarria datza datuak ematean interesdun gisa egiten duzun onarpenenean. Hartzaileak: Zure datuak ez zaizkio ezein hirugarrenei lagako, lege-obligazioz izan ezik. Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzea -eta beste eskubide batzuk-, pribatutasun politikaren estekan eskuragarri duzun informazio osoan adierazi bezala.

* Ezinbestekoa da eremu hau betetzea.

Data

2023 Urt 23
Amaituta

Ordua

16:00 - 19:30

Lekua

Euskaltzaindiaren Gipuzkoako egoitza
Scroll to Top