KoopFabrika datutan (2016-2019)

KoopFabrikak dagoeneko bi edizio burutu ditu eta hirugarren bat egiten dihardugu. Bi ikasturteren ostean, geldialdia egin, burua altxatu eta orain arte egindakoaren gaineko balorazio kuantitatibo zein kualitatiboa plazaratzeko tartea egin dugu.

KoopFabrikan emaitza kualitatiboetan jartzen dugu fokua egunerokoan, eraldaketa prozesuetan. Dena den, 2016an martxa hartu genuenetik emaitza kuantitatiboak ere lortu ditugu.

2016ko urtarrilean abiatu genuen KoopFabrika: Ekintzailetza Sozial Kooperatiboa sustatzeko programa. 2018-2019 ikasturtea amaitzerako Ekonomia Sozialaren gaineko ikuspegiaren baitan formazioa jasoko dute 144 lagunek.

KoopFabrika datutan

Bestetik, sustatzaile eta bidelagunei zuzendutako Tutoretza Fabrikaren bidez 39 erakunde ezberdin saretu dira eta bertako 65 lagunek hartu dute parte saioetan.

KoopFabrika datutan

Honetaz gain, 37 ekimen ekonomiko kontsolidatu dira eta 60 lagunek egiten dute lan gaur egun enpresa horietan.

Eskualdekako errepasoa egiten badugu, hauxe emaitza:

 

KoopFabrika datutan

Enpresa horiek mota eta era askotakoak dira. Sailkatze bat egingo bagenu, 3. sektorean kokatuko lirateke gehienak. Dena den, lehen sektoreko agroekologiari lotutako proiektuak ere asko dira. Arloetako batzuk hauek dira:

KoopFabrika datutan

Scroll to Top