KoopFabrika Bilbo: III. topaketa

Oporretako atsedena eta gero, KoopFabrika Bilbo-ko III. Topaketa egingo dugu hurrengo astean.

Kasu honetan, sektore publikoarekin lotura duten pertsonei zuzendu nahi diegu topaketa. Bilbo metropolitanoan garapen agentzietatik zein beste ekimenetatik ekintzailetza bultzatzen ari diren pertsonak elkartu nahi ditugu, hain zuzen ere. Horretarako, 2 orduko saio bat planteatzen dizuegu non Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta administrazioen arteko elkarlanak eztabaidatuko ditugun, ekintzailetasunean zentratuta. Saioaren kokapena egiteko, Lorea Soldevilla (Konfekoop) eta Carlos Askunze (REAS Euskadi) gonbidatu ditugu eta horren ostean elkarrizketarako tartea egongo da.

Gaia: ESE ekintzailetza eta administrazioa

Non: BIG (Bilbao Ideien Gunea). Colón de Larreategi, 3

Noiz: Apirilak 18, asteazkena

Ordua: 15:30-17:30

EMAN IZENA!

Scroll to Top