Gaurko krisiez, biharko munduaz. Joseba Azkarraga

Saio teorikoa bizi ditugun krisi anizkoizten analisia, etorkizuneko eszenatoki posibleen prospektiban eta erreakzionatzeko ekintzetan banatu da. Lurrikaren metafora erabiliz, azaleratzen diren krisi eta sintometan atentzioa jartzen dugu maiz, epizentroan. Lurrikararen jatorria ordea hipozentroan dago eta bertako mugimenduek determinatzen dute zein esparrutan eta mailatakoak izango diren azaleratuko diren eraginak.

Industria Iraultzatik hasita energia kontsumoaren hazkuntza izugarriak ekoizpen eta banaketa sistema osoa sostengatzen duen oinarri materialen amaitzea ekarri du. Hau guztia erregai fosil eta lehengai horiek gabeko eskenatoki aterako B planik gabe. Horren adibide da “peak oil” delakora heldu izana edo heltzekotan egotea, kalkulu ezberdinen arabera. Arazoa, ordea, ez da petrolioarena esklusiboki, lehengai eta mineral askoren desagerpenaren lekuko izaten ari baikara.

Indikadore guzti hauek aspalditik piztu dituzte kezkak baina ez zaio nazioarteko erantzun sendorik eman. Ladaketa klimatikoaren eta ingurumen narriadura sistematikoarekin oso lotuta doaz beste hainbat giza krisi ere: giza desplazamendu masiboak, baliabideak eskuratzeko gerrak, goseteak, ekoizpen industrialak oinarrizko gaien merkatutik kanpo uztea komunitateak, nazioarteko politika inperialista eta interbentzionistak, sistema ekonomikoa errealitate materialetik at kokatu eta kolapsatzea etab.

Guzti honek bizitza ezinezko egiten duen gizarte batean bizitzera garamatza eta horren adierazle dira jazotzen ari diren bioaniztasun eta kultura galera, elikadura banaketa krisi edota ezberdintasun ekonomikoak, besteak beste.

Prospektiba ariketa eginez, aldaketa emango dela ukaezina da. Gure eredua sostengatzen duten oinarri materialak amaitu ditugu. Aukerak ordea ezberdinak dira: trantsizioa era ordenatu, planifikatuan eta kooperatzen egin edo geratzen diren baliabide apurren gaineko espolio eta pribazio bitartez.

Ereduen aldaketen sustapena egiteko gatazka bidea, pedagogia egitea eta giza harremanen aldaketetatik eragitea. Azken honetan kokatuko lirateke harreman ekonomikoak, lan harremanak, ekoizpena, banaketa, kontsumoa…

Azalpen hauen bitartez ekintzailetza sozialean dabiltzan KoopFabrikako partaideek haien jarduera garatuko den testuinguruaren problematikaren ulermen zabala izatea lortu nahi da. Gizarte osoaren erronka horiek bere egin eta proiektuen diseinuan zentraltasuna ematea garrantzizkoa da, horrexek emango diolako zentzua zer, nola eta norentzt egiteko erabakiari, beste hainbaten artean.

Amaia Oleaga – Talaios

Scroll to Top