Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Jardunaldia: saretze prozesuak lurraldeak eraldatzeko

April 12 @ 9:30 - 14:00

Jardunaldia: saretze prozesuak lurraldeak eraldatzeko

“Saretze prozesuak lurraldeak eraldatzeko” jardunaldia egingo dugu apirilaren 12an Errenteria/Oreretan eta izen-ematea doakoa da. Orrialde honen azpikaldean eman dezakezu izena.

Jardunaldi honen helburua saretzeak Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen erronkei aurre egiteko duen potentziala lantzea da.

  • Saretzea eta lan kolektiboaren papera ekintzailetzan: Noiz saretzen dira proiektuak? Nola abiatzen dira saretze dinamikak? Zerk eragiten ditu? Zer lortu daiteke saretuz?
  • Esperientzien ezagutza: Zein erronka dituzte sektore ezberdinetako Ekonomia Soziak Eraldatzaileko proiektuek? Zein ibilbide izan dute? Nola ikusten dute etorkizuna?
  • Saretze dinamika: Zein erronka partekatzen ditugu? Zerk biltzen gaitu? Zertan ematen digu sendotasua sareak? Zein ekarpen egiten diegu gure sareei?

EMAN IZENA JARDUNALDIAN

Details

Date:
April 12
Time:
9:30 - 14:00