Programa para fomentar el emprendimiento cooperativo y social en Sakana

Sakanan ekintzailetza sozial eta kooperatiboa sustatzeko programa

FORMAZIO TEORIKO PRAKTIKOAK:

Urriak 17, 24, 31 de octubre + azaroak 7 de noviembre

16:00 - 20:00

SUSTAPEN SAIOAK:

Azaroak 14 , 21 de noviembre

Saio teoriko praktikoak Arbizun

ITXIERA SAIOA:

Azaroak 28 de noviembre

Izena eman | Apúntate

SAKANAN EKINTZAILETZA SOZIAL eta KOOPERATIBOA SUSTATZEKO PROGRAMA

Sakanako Plan Estrategikoaren errebisio prozesuan agerian geratu zen bezala, Sakanako eskualdeak hainbat erronka sozioekonomiko ditu aurretik: zaintzak eta bereziki zahartzeari dagozkionak, aldaketa klimatikoa, digitalizazioa etab. Komunitatearen jarraikortasuna bermatuz erronka konplexu hauei erantzuteko, ekintzailetza sozial eta kooperatiboa eredu interesgarria izan daitekeela iritzita, datozen asteetan Sakanan ekintzailetza soziala eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko programa jarriko dugu martxan KoopFabrikaren eskutik. Programa honetan, gaiaren inguruko formakuntza teoriko praktikoa jasotzeaz gain, gaur egun martxan dauden proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu. Beste herri zein eskualdeetan garatzen ari diren proiektuak ezagutu eta Sakanan etorkizunera begira ditugun erronkei aurre egiteko tresnak geureganatzen hasteko.

PPROGRAMA PARA FOMENTAR EL EMPRENDIMIENTO COOPERATIVO Y SOCIAL EN SAKANA

Como pudimos constatar en la revisión del Plan Estratégico de Sakana, nuestra comarca tiene retos socioeconómicos que abordar: Los cuidados y especialmente aquellos ligados al envejecimiento, el cambio climático, la digitalización, etc. Para afrontar estos retos complejos garantizando la continuidad de la comunidad, creemos que el modelo cooperativo y la emprendeduría social son modelos a seguir. Por eso, en las próximas semanas pondremos en marcha el programa para impulsar la emprendeduría social y cooperativa en Sakana de la mano de KoopFabrika En este programa, además de obtener formación teórica y práctica, tendremos la ocasión de conocer de primera mano proyectos que hoy en día están en marcha. Con el objetivo de obtener herramientas para poder afrontar los retos de futuro que tenemos en Sakana.

EGITARAUA / PROGRAMA

Saio teoriko praktikoak: (Arbizun, 16:00etatik 20:00etara)

Urriak 17 de octubre

  • Zer da ESE? Eta nola txertatu tokiko garapenean?
  • ¿Como podemos introducir la economía social transformadora en el desarrollo local?
  • Bizigarritasun eta bideragarritasuna ekimen kolektibo eta komunitarioetan
  • Vida vivible y viabilidad en los proyectos colectivos y comunitarios

Urriak 24 de octubre

  • Kooperatibagintza, kooperatiba-motak eta interkooperazioa.
  • Cooperativismo, tipos de cooperativas y la intercooperación.
  • Aspektu laboral eta fiskalak
  • Aspectos laborales y fiscales

Urriak 31 de octubre

  • Talde-kudeaketa, bizigarritasuna (zaintza-denbora...)
  • Gestión grupal y cuidados.
  • Adierazle-sistema, balantze soziala.
  • Balance social y sistema de indicadores

Azaroak 7 de noviembre

  • Harremanak, sare-komunitatea eta marketin komunitarioa.
  • Relaciones, redes comunitarias y marketing comunitario.

Sustapen saioak: Sesiones de impulso social

Saio hauetan Sakanan ESErekin garrantzia izan dezaketen gaiak landuko ditugu, eta gai batzuk zehaztu baditugu ere proiektuan zehar sortutako interesezko gaien arabera egokituko ditugu. Hala ere, saioak herritar guztiei irekiak izango dira, formazioaz gain, Sakanako eragileak saretzea baitu helburu.

En estas sesiones, trabajaremos temas que esten relacionados con la economía social tranformadora en Sakana, y aunque hemos concretado varios temas, los adaptaremos según los intereses que hayan surgido durante el proyecto. Además, dichas sesiones estarán abiertas a toda la ciudadania, ya que tienen como objetivo tejer redes entre diferentes proyectos sociales.

1. Azaroak 14 de noviembre

Zaintzaren krisia atarian daukagun erronka da, gaur egun familia egiturekin edo konzertazio publiko-pribatuarekin erantzuten dena, muga handiekin. Zein paper jokatu dezake kooperatibismoak zaintzen paradigma komunitario bat sortzeko. Zentrala den gaiari eskualdetik eta ikuspegi komunitariotik helduko diogu.

La crisis de los cuidados, es un reto que tenemos que afrontar. Hoy en día lo estamos encarando desde las estructturas familiares o desde la concertación público-privada, con sus enormes límites. Que papel puede ejercer el cooperativismo para crear un paradigma comunitario en torno a los cuidados. Abordaremos este tema desde la visión comarcal y comunitaria.

2. Azaroak 21 de noviembre

Etxebizitza kooperatibo eta komunitarioen ikuspegitik abiatuta, lurralde-sare kooperatiboen sorrerarako gakoak eta zerbitzuen eta beharren kooperatibizazioa landuko dugu: tokiko klausula sozialak, etxebizitza kooperatiboak eta herri kooperatibak.

Partiendo desde la visión de las casas cooperativo-comunitarias, trabajaremos las claves para crear redes-territoriales cooperativas y la cooperativización de las necesidades y de los servicios: Claúsulas sociales locales, casas cooperativas y pueblos cooperativos

Bisita errondak: Visitas

Egun martxan dauden proiektuak ezagutzeko bisitak antolatuko ditugu, Sakanatik kanpo eta eskualdean bertan, gure proiektuetan aplikatzeko moduko irakaspenak jasotzeko.

Visitaremos proyectos que están en marcha, dentro de Sakana como fuera, con el objetivo de aprender de dichos proyectos y así mejorar los nuestros.

Itxiera-jardunaldia: Jornadas finales

Azaroak 28 de noviembre

Formazio saioetan ikasitakoa bateratu eta Sakanak etorkizunera begira dituen erronka nagusiak landuko ditugu.

Compartiremos todo lo aprendido en las sesiones de formación y trabajaremos los retos que tenemos en Sakana de cara al futuro.

Oharra:

Antolatzaileak: Sakanako Garapen Agentzia eta Olatukoop

Finantzatzailea: Nafarroako Gobernua

Laguntzaileak: Nafarroako Gobernuko Berrikuntza Sozialeko saila, ANEL, Cederna-Garalur eta REAS.

Organizan: Agencia de Desarrollo de Sakana y Olatukoop

Financia: Gobierno de Navarra

Colaboran: Departamento de Innovación Social del Gobierno de Navarra, ANEL, Cederna-Garalur y REAS.