"Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea" jardunaldia egin genuen martxoaren 1ean Arantzazun (Oñati).
Jardunaldi honen helburua ekintzailetza sozial kooperatiboa, kooperatibismoa eta Ekonomia Soziala orokorrean sustatzeko hiru begirada edo eskala lantzea izan zen:- Herri mailan: Zer egin daiteke herri batean? Zer Udaletatik? Zer herri ekimenetik? Zer egin dezakegu elkarrekin? Proiektu publiko komunitarioak sustatu daitezke? Nola?
- Eskualde mailan: Zer egin daiteke eskualde mailan? Zein esperientzia edo eredu ezagutzen ditugu? Zein da egiten duten ekarpena?
- Euskal Herri mailan: Zer ari dira egiten Euskal Herri mailako sare kooperatiboetatik? Zer egin daiteke? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak? Zein behar ditugu?
