GOIERRIN EKINTZAILETZA SOZIAL KOOPERATIBOA SUSTATZEKO PROGRAMA

Programa para fomentar el emprendimiento cooperativo y social en Goierri

Izena eman | Apúntate

GOIERRIN EKINTZAILETZA SOZIAL KOOPERATIBOA SUSTATZEKO PROGRAMA

COVID 19ak eragindako osasun larrialdiak, lehen ere gure artean zeuden zenbait krisi azaleratu ditu. Orain arteko garapen ereduak eta oinarrian dagoen sistema sozioekonomikoak, XXI. mendeko gizartea aurrez ia ikusi gabeko erronken aurrean kokatu du. Erronka horiei inor atzean utzi gabe erantzun ahal izateko Goierri eskualdeak ere hainbat erronka sozioekonomiko ditu aurretik: zaintzak eta bereziki zahartzeari dagozkionak, aldaketa klimatikoa, digitalizazioa, ekonomiaren dibertsifikazioa, lehen sektorearen birformulazioa etab. Komunitatearen jarraikortasuna bermatuz erronka konplexu hauei erantzuteko, ekintzailetza sozial kooperatiboa eredu interesgarria izan daitekeela iritzita, datozen asteetan Goierrin ekintzailetza soziala eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko programa jarriko dugu martxan KoopFabrikaren eskutik. Programa honetan, gaiaren inguruko formakuntza teoriko praktikoa jasotzeaz gain, gaur egun martxan dauden proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu. Beste herri zein eskualdeetan garatzen ari diren proiektuak ezagutu eta Goierrin etorkizunera begira ditugun erronkei aurre egiteko tresnak geureganatzen hasteko.

EGITARAUA / PROGRAMA

Saio teoriko praktikoak:

(Ordizian, 09:30etatik 13:00etara)

Urriak 3 de octubre

  • Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta kooperatibismoaren oinarriak.
  • Economía Social Transformadora y las bases del cooperativismo.

Urriak 17 de octubre

  • Tokiko garapen eraldatzailea, lurralde bizigarriak sortzeko bidea.
  • Desarrollo local transformador, un camino hacia territorios vivibles.

Urriak 31 de octubre

  • Talde-kudeaketa eta antolaketa parte-hartzaile, inklusibo eta demokratikorako tresnak.
  • Herramientas para la gestión grupal, organización participativa, inclusiva y democrática.

Azaroak 14 de noviembre

  • Economía feminista y emprendimiento social desde la diversidad

Azaroak 28 de noviembre

  • Relaciones, redes comunitarias y marketing comunitario.

Abenduak 12 de diciembre

  • Proyectos cooperativos- comunitarios vivibles y viables.

Sustapen saioak: Sesiones de impulso social

Ordiziako Barrena jauregian (18:00-20:00)

Saio hauetan Goierrin ESErekin garrantzia izan dezaketen gaiak landuko ditugu, eta gai batzuk zehaztu baditugu ere proiektuan zehar sortutako interesezko gaien arabera egokituko ditugu. Hala ere, saioak herritar guztiei irekiak izango dira, formazioaz gain, Goierriko eragileak saretzea baitu helburu.

En estas sesiones, trabajaremos temas que esten relacionados con la economía social tranformadora en Goierri, y aunque hemos concretado varios temas, los adaptaremos según los intereses que hayan surgido durante el proyecto. Además, dichas sesiones estarán abiertas a toda la ciudadania, ya que tienen como objetivo tejer redes entre diferentes proyectos sociales.

1.Etxebizitza kooperatiboak // Viviendas cooperativas (Urriak 6 de octubre)

2.Elikadura burujabetzarantz, ikuspegi kooperatibotik // Un camino cooperativo hacia la soberanía alimentaria (Urriak 27 de octubre)

3.Zaintzaren krisia eta erantzun kooperatiboa // La crisis de los cuidados y la respuesta cooperativa (Azaroak 10 de noviembre)

4.Kultura ikuspegi kooperatibo-komunitariotik // La cultura desde una perspectiva cooperativo-comunitaria (Abenduak 1 de diciembre)

 

OHARRA:

Sustatzaileak: Biziola, Olatukoop eta Ordiziako Udala

Promotor: Biziola, Olatukoop y Ayuntamiento de Ordizia