Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Herri kooperatibak eta Kooperatiba komunitarioak: tokiko garapen eraldatzailerako bideak

14 abendua @ 17:00 - 19:00

KoopFabrika Zabaltzen. Herri kooperatibak eta kooperatiba komunitarioak

Azken urteetan ematen ari diren aldaketa konstanteek eta ziurgabetasunak zeharkatzen ditu bai gure bizitzak eta baita jendartea bera ere. Euskal gizarteak inoiz ikusi eta bizi gabeko erronken aurrean gaude. Gure herriak sendo eta luze irauteko egitura kontsolidatuak behar ditu. Lurraldeko beharrizanei eta lurraldeko erronkei lurraldetik erantzungo dieten egitura komunitario eta kooperatiboak behar ditugu. Tokian tokiko eragile komunitarioak, eragile kooperatiboak, zibilak eta publikoak saretuko dituzten eta burujabetza ezberdinak lantzeko baliagarri izango diren dinamikak: elikaduran, energian, kulturan, etxebizitzan, teknologietan, kulturan, zaintzan…

Saioaren helburua: Herri kooperatibak eta Kooperatiba komunitarioak burujabetza ezberdinen bidean eta jendarteko erronka nagusiei erantzuteko tresna gisa ulertzea.

NOIZ: Abenduak 14, asteazkena.
ORDUTEGIA: 17:00 – 19:00.
NON: Teila Fabrika (Iruresoro plaza 2, 4).

Landuko ditugun atal nagusiak:

  • Herri kooperatiba eta Kooperatiba komunitarioei sarrera.
  • Marketin komunitarioa: zer da eta nola erabil dezakegu?
  • Iritzi eta esperientzien elkartrukerako talde dinamika.

Eman izena

* Ezinbestekoa da eremu hau betetzea.

Xehetasunak

Data:
14 abendua
Ordua:
17:00 - 19:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Teila Fabrika
Iruresoro Plaza, 2, 4, 20012 Donostia, Gipuzkoa
Scroll to Top