Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Saretze bisita: elikadura burujabetzarako esperientziak Ipar Euskal Herrian (2020/02/21)

February 21 @ 8:00 - 17:00

KASU! Antolakuntza arazoak direla eta, saretze bisitaren data aldatu behar izan dugu eta izen-ematea eten dugu behin-behinean. Laster jakinaraziko dugu data berria. Barkatu eragozpenak.

Otsailaren 21ean Elikadura burujabetzarako esperientziak Ipar Euskal Herrian bisita antolatu dugu. Doakoa da izen-ematea eta orrialde honen azpikaldean eman dezakezu izena.

Laborantza eta ekonomia sozial eraldatzailea uztartzen dituzten proiektuak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dugu apirilaren 21ean, Ipar Euskal Herrira egingo dugun bisitan. Bide luzea egina dute, elikaduraren balio kateko beharrak, ekoizpena, transformazioa eta kontsumoa, ESEan oinarrituta antolatzeko. Proiektu ezberdinetako kideek lehen eskutik azalduko dizkigute urte hauetan zehar sortutako proiektuak.

Bisita goizean goiz hasiko dugu, horretarako, garraioa kolektiboki antolatzeko, 8etan Hernaniko Iturola Sorgunean elkartuko gara. Goizean proiektu batzuk ikusi eta ondoren guztiok batera bazkalduko dugu. Arratsaldeko 17etarako bueltan izango gara. Oraindik bisitatuko ditugun proiektu guztiak lotzeke ditugunez, datozen egunetan helaraziko dizuegu programa osoa bisitan parte hartzeko interesa azaldu duzuenoi.

BISITA

  • 08:00 Irteera Hernaniko Iturolan (Garraioa kolektiboki antolatuko dugu).
  • Goizean zehar bisitak.
  • Guztiok batera bazkalduko dugu (Lekua zehazteke).
  • Arratsaldeko 17:00etarako itzuliko gara.

 

EMAN IZENA BISITAN

Bisitarako plazak mugatuak izango dira eta izen-ematearen arabera itxiko dugu zerrenda.

* Izena emateko epea: otsailak 18.

Details

Date:
February 21
Time:
8:00 - 17:00
Event Category: