Loading Ekitaldiak

« Ekitaldi guztiak

Jardunaldia: Udalgintza eraldatzailea, herri eta komunitateak indartzeko bidea (2020/10/30)

Urria 30 @ 10:00 - 17:30

Udalgintza Eraldatzailea jardunaldia Arantzazu

“Udalgintza eraldatzailea, herri eta komunitateak indartzeko bidea” jardunaldia egingo dugu urriaren 30ean Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) eta izen-ematea doakoa da. Orrialde honen azpikaldean eman dezakezu izena.

Demokraziaren pribatizazioaren garaiotan, udalgintzaren eta ekonomia sozial eraldatzailearen arteko lankidetza inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu da, herri eta komunitateak indartzen dituen udalgintza eraldatzailea egiteko. Zure herri edo eskualdean horrelako prozesuak gauzatzeko tresnak eta esperientziak ezagutzeko aukera izango duzu jardunaldi honetan.

Lurralde burujabeak eraikitzeko prozesuan, BIDELAGUN zarelako GONBIDATZEN zaitugu jardunaldi honetara!

JARDUNALDIKO PROGRAMA

  • Udalgintza eraldatzailea lurraldeetan garatzeko gakoak.
  • KoopFabrikaren tresnak tokiko ekosistema eraldatzaileak lantzeko.
  • Udalgintza sareak lurralde garapen eta kohesiorako.

EMAN IZENA JARDUNALDIAN

Xehetasunak

Eguna:
Urria 30
Ordua:
10:00 - 17:30
Ekitaldiaren kategoria: