Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Hitzaldi-mintegia: burujabetzaren iparrorratzak

February 17 @ 15:00 - 19:00

Jardunaldia: burujabetzaren iparrorratzak

“Burujabetzaren iparrorratzak” hitzaldi-mintegia egingo dugu Soberanías proiektuko kide diren Josep Manel Busqueta eta Clara Griera Llonch-ekin (L’Olivera coop). Otsailaren 17an Hernaniko Iturola Elkarlan Sorgunean izango da eta izen-ematea doakoa da. Beheko formularioa betez eman dezakezu izena.

Mintegi hau, eztabaidarako eta ekintzarako proposamena da, eta uste sendo batetik abiatzen da: ez dago errezeta edo programa egokirik jendartea eraldatzearen bidean aurrera egiteko. Prozesu honetan interesa duten pertsona guztiekin elkarrizketa emankorra izateko esparrua da. Ez dugu inolako zalantzarik kapitalismoa jendarte-harremanen esparru gisa uztea premiazkoa eta beharrezkoa dela gure bizitzak elikatu eta erabat bizitzeko, eta orain hasi behar dugula denontzako jendarte hobea eraikitzen.

PROGRAMA

  • 15:00-15:30 Harrera
  • 15:30-16:30 «Soberanías – una propuesta contra el capitalismo» liburuko burujabetzen iparrorratzaren azalpena
  • 16:30-17:00 Kafea
  • 17:00-19:00 Burujabetzaren iparrorratzak lantzeko mintegia.

EMAN IZENA JARDUNALDIAN

Details

Date:
February 17
Time:
15:00 - 19:00
Event Category: