Tutore-Fitxa

Fitxa honen bidez tutore edo bidelagun izan nahi dugunon profila eta tutore-izaera jaso nahi ditugu. KoopFabrikaren bueltako tutore-sarea eraiki nahi dugu. Proiektu eta enpresa kooperatibo berriei bide-laguntza eskaintzeko pertsonen sarea sortu. Tutore izateko modu ezberdinak egon daitezke, eta izateko modua ere aldakorra izan daiteke. Momentu honetan, gutariko bakoitzak bere burua zein bide-laguntza mota eskaintzeko gai ikusten dugun jakin nahiko genuke.

Proiektu osoaren tutore: Koopfabrikaren baitan sartzen den talde-proiektu bati bide-laguntza egitea. Ibilbideko bidelagun eta erreferentziazko pertsona izatea. [Ibilbide osoko tutore izateko formazioa eta baliabideak izango ditugu eskura].

Tutoretza espezifikoak eskaintzeko: gai baten bueltako tutoretza espezifiko eta puntualak egiteko prestutasuna. (Komunikazioa, antolaketa-eredua, diru-laguntzen kudeaketa, bideragarritasun-planak…).

Saretze-tutoretza: proiektuak eskualde edo sektore zehatz baten inguruan errotu edota komunitatea sortzeko laguntza eskainiko luke.

Tutore-mota ezberdinen koordinaziorako eta ahalduntzerako; alde batetik, tutorizatze-eredua landuko dugu eta denon artean TUTORE ESKOLA jarriko dugu martxan; akonpainamendurako tresnak konpartituz eta bidean prozesuak sistematizatuz. Formazioa izango dugu eta sarearen parte izango gara.

Zure burua tutore izateko moduan ikusten baduzu, bete ondorengo fitxa.

(Fitxa betetzeko argibide gehiago behar baduzu idatzi lasai lurraldea@koopfabrika.eus helbidera. Zalantza egiten baduzu, bete fitxa eta probatu. Fitxa beteta ez da konpromisorik hartzen, soilik prestutasuna agertzen duzu).

Tutore-fitxa

Fitxa honetan tutore izan nahi dutenen profila, gaitasunak, prestutasuna... jasoko da, ekintzaileen beharrei eta tutoreenei, behar bezala erantzuteko.
  • Datu Orokorrak

  • Profila

    Adierazi zein bidelaguntza-motatan parte hartuko zenukeen. Tipologia bakoitzerako jarritako orduak estimazio bat dira; ekintzaileen profil eta laguntza-beharrak baldintzatuko du.
  • Ordu-kopurua eta bidelaguntza-proiektu kopurua zehaztu ahal baduzue.
  • Adierazi zein arlotan osatu nahi duzun zure ezagutza.
  • Adierazi zein arlotan ESKAINI nahi duzun zure ezagutza