Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea

"Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea" jardunaldia egin genuen martxoaren 1ean Arantzazun (Oñati).

Jardunaldi honen helburua ekintzailetza sozial kooperatiboa, kooperatibismoa eta Ekonomia Soziala orokorrean sustatzeko hiru begirada edo eskala lantzea izan zen:
  • Herri mailan: Zer egin daiteke herri batean? Zer Udaletatik? Zer herri ekimenetik? Zer egin dezakegu elkarrekin? Proiektu publiko komunitarioak sustatu daitezke? Nola?
  • Eskualde mailan: Zer egin daiteke eskualde mailan? Zein esperientzia edo eredu ezagutzen ditugu? Zein da egiten duten ekarpena?
  • Euskal Herri mailan: Zer ari dira egiten Euskal Herri mailako sare kooperatiboetatik? Zer egin daiteke? Zeintzuk dira etorkizuneko erronkak? Zein behar ditugu?
Jardunaldia: Lurralde burujabeak: Ekonomia Soziala eta lurraldea

JARDUNALDIAREN LABURPEN BIDEOA