Etxeko sukaldean lehen urratsak emandako proiektua da Zituene.

Urte pare bateko esperientziaren ostean, eta beti inguruko eragile agroekologikoekin elkarlanean, Orereta erdialdean sortua dugu proiektuaren txokoa.

Ekonomia sozial eta eraldatzailean sinisten dugularik, benetako alternatiba izan nahi dugu bizitza itotzen duten egungo ereduen aurrean. Gertuko harreman horizontal eta parekideak eraikitzea, eta lurra eta pertsonekiko errespetutik abiatuz kalitatezko produktuak eskaintzea ditugu helburu.

Produktu eta zerbitzuak

Gure obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoizten dugu, eta atxikita duen dendan salmenta zuzena da nagusi, bertako sukaldean mimo handiz egindako lasagna eta kanaloitxoekin batera.

Bazkide eta langileak

  • Naiara Retegi Lekuona
  • Iker Eizagirre Gallardo

Argazkiak

Zituene, pasta obradore kooperatiboa