XOMORRO TALDEA, hamaika saltsatan ibilitako barazkien zopa da. Gure hezkuntza eta aisialdi zerbitzuetan, zirkoa, Hezkuntza Agroekologikoa eta Parte-hartzea ditugu oinarri, ingurunea eta gu geu xomorro lanaz eraldatzeko.

 

Produktu eta zerbitzuak

Haur eta nerabeekin lanean esperientzia oparoa duen hezitzaile taldea gara. Gure gizartea indibidualizatuz eta lehiakortasun zoro batean murgiltzen ari den honetan, sormena, jolasa, aniztasuna eta elkarlana uztartzen dituen heziketa egiten dugu zirkoaren bidez. Gure gizarteko txikienen ahotsak entzunarazteko, indartzeko eta ahalduntzeko, haurren-parte hartzea bultzatzen dugu. Natura gugandik kanpo dagoen zerbait dela eta bere jabe garela sinisten ari garen garai honetan, naturaren parte sentitzeko hezkuntza agroekologikoan gabiltza lanean.

Gaur egungo hezkuntza eredua haizeberritzeko asmoz, elkarlan eta aniztasunean oinarritzen den irakurketa berritzaile bat eskaintzera gatoz.

Bazkide eta langileak

Ane Arsuaga Iraola. Diseinu eta artean aritua. Hezkuntza ez formaleko hezitzailea. Marrazkiaren ilusionista.

Eider Villalba Arrieta. Haur eta lehen hezkuntza irakaslea. Hezkuntza ez formalean aritua. Umezale irribarretsua.

 Iñaki Azarola Ganzarain. Hezkuntza ez formalean aritua. Zenbakien malabarista.

 Itsasne Mendiberri Jaurena. Ingurugiro eta zirko hezitzailea. Oihan eta ohialzalea.

Julen Rodriguez Zubiaurre. Gizarte Zientzietan, aisialdian eta parte-hartze prozesuetan aritua. Hitz eta ideien bertsolaria.

 Martin Aranegi Ugarteburu. Lehen hezkuntzako irakaslea. Kirol hezitzailea. Diaboloaren magoa.

Mikel Agirre Irazoki. Gizarte Hezkuntzan, aisialdian eta Agroekologian aritua. Barazkien zaindaria.

Mikel Fernandez Ormazabal. Osasungintzan eta aisialdian aritua. Umorista mendizalea.

Peru Ansorena Legarra. Lehen hezkuntzako irakaslea. Kirol hezitzailea. Pailazoa afizioz. Ofizioz, pailazoa.

Argazkiak

Xomorro taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude