Lurraldeak erotizatzen adituak… eta arituak.

Jai eta aisialdi giroan ematen den sexismoaren prebentziorako prozesu kolektiboen garapena. Tratu Onen ikuspegitik, subkultura maskulino eta femeninoen inguruko gogoeta kolektiboa egiteko aukerak sortu eta esperimentatzeko eremu errealak antolatzen ditugu.

Udal teknikari, herritar, jai batzorde, kuadrilen partehartzearekin… aldaketaren agente diren heinean eta festa giroak duen gaitasuna eraldatzaileari esker, Tratu Onen Kultura Erotiko berri bat eraikitzeko bidea marrazten dugu.

Produktu eta zerbitzuak

Festa eta aisialdi giroan Tratu Onen Kultura Erotikoa sustatzeko formakuntza teknikoa, sorkuntza prozesu kolektiboen garapena eta guzti honen ikusgarritasunerako ekitaldi jendetsuen antolakuntza.

  1. Festa eta aisialdi giroan Tratu Onen Kultura Erotikoa sustatzeko formakuntza teknikoa (udal teknikariak, agenteak, jai batzordeak...)

Teknikoki sexismoari aurre egiteko beharrezkoak diren baldintzak, irizpideak eta metodologia helarazten dira, ondoren, sorkuntza prozesu kolektiboari hasiera emateko.

  1. Sorkuntza prozesu kolektiboak (herritar, agente sozial, koadrilen... partehartzearen bitartez, saretze eta gogoeta kolektiboak).

Komunitateak, Tratu Onen, parekidetasunaren eta harreman afektiboen ikuspegitik, festa eta aisialdi giroan, bere baitan egin nahi dituen hobekuntzen inguruko hausnarketa egiten du.

Kolektiboek desioen kudeaketa, proposamenak egin eta jasotzeko moduak, plazera bizitzeko aniztasuna eta askatasuna, landu beharreko ezinbesteko gaitzat jotzen dituzte.

  1. Tratu Onen Kultura Erotikoaren ikusgarritasunerako ekitaldi jendetsuen antolakuntza.

- 3.1. To! Festa (egunez)

Tratu Onak festaren gai nagusia izanik, egunerokotasunean etxeko edota bikote giroan, gozamena eta sentsualtasunak ekar ditzazken onurak gogora ekarriko dizkigu eta ekitaldi jendetsua izanik, ikusgarritasuna emango dio aurretik egindako ibilbideari.

- 3.2. Ligodromo Festa (gauez)

Ibilbide luzeko bikotearekin, senarrarekin, emaztearekin, lagunekin edota bakarka, festa honetan, ligatze jatorraren dekalogoa praktikan jartzeko aukera sustatzen da. Eredugarria den moduan, proposamen erotikoak egin eta jasotzeko giroa ematen da, hainbat aktibitate kolektibo, txoko, joku eta ikuskizunez lagundurik.

Ekitaldi hauetan egin daitezken aktibitateak:

  • Photocall pikante (gauez)
  • Alu Ulu Antzerki foroa (bakarka ere antolatu daiteke)
  • Dsioen putzua
  • Mezu grafiteroak
  • Mezu jardineroak
  • Avatareak (gauez)
  • Senso txokoak
  • Zurrumorbo irratia
  • Rallye poteo erotikoa
  • Hondartzako eskulturak (egunez)
  • Bokata erotikoak
  • Dj -a
  • Zurrumargo txikiak (ipuina +marrazkiak + txapak) (egunez)
  • Ligatze Jatorraren Dekalogoa
  • Ero trivial
  • Ero lab (gauez)
  • Kartografía erotikoa
  • Globo aerostatikoan bidai kautiboa
  • Alfombra gorria

Bazkide eta langileak

Nerea Sancho: Zuzendaria
Axier Baglietto: Kudeatzailea
Edurne Mendizabal: Alu Ulu Antzerki Foroaren Kudeatzaila
Ibai Fresnedo: Ekitaldien Koordinatzailea
Mirari Legarreta: Administraria
Julieta Alvarado: Arte Zuzendaria
Haizea Egiguren: Aktorea
Izaro Auzmendi: Dinamizatzailea
Julen Arregi: Gidaria

Argazkiak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *