TAPUNTU, nortasuna sareratuz.

Enpresa txiki nahiz ertainei beraien nortasuna sarera eramateko aholkularitza eta garapena zerbitzua eskaintzen dugu TaPuntun. Helburu garbi bat dugu, enpresen edo proiektuen bidelagun izatea, sarean egotearen abentura zail horretan.

Produktu eta zerbitzuak

Sarean zure unibertsoa marrazten bidelagun!

Gure eskaintza, lau arlotan dago banatua:

  • Formazioa
    • Formazio pertsonalizatuak
    • Ikastaro irekiak
  • Marketin digitala
    • Webguneen garapena
    • Web posizionamendua
    • Marketin ekintzak sarean
    • Web migrazioak
  • Diseinu grafikoa
    • Branding: identitate korporatiboaren diseinua
    • Diseinu editoriala
    • Publizitate-diseinua
    • Ilustrazioa
    • Euskarri grafikoak
    • Komunikazio lanketak
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak

Orain artekoak

Ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituriko marketin digital alorreko Kooperatiba da TaPuntu. 2015etik geroztik martxan gabiltza, gure onena emanez eta inguruan dugun sareari esker, egunetik egunera indartzen.

Enpresa proiektua baino, bizi proiektutzat ulertzen dugu TaPuntu.

Gure proiektua lan soil bat bezala ulertu beharrean, pertsona erdigunean jartzen saiatzen gara beti. Bai gure lantaldearen zaintza kontutan edukiz, zein bezero eta hornitzaileak zainduz. Azken finean, bizi proiektu bezala ulertzen dugu TaPuntu eta honek inguruarekiko erantzunkizun bat duela argi dugu.

Olatukoop sareko kide, eta elkarlanen aldekoak. Barkarkako bidea egin beharrean, bidelagunekin askoz hobe.

Bazkide eta langileak

  • Aritz Etxeberria Altuna
  • Ainhoa Iribar Lizeaga
  • Mikel Olaiz Garmendia
  • Arkaitz Sukuntza Alkorta
  • Goretti Aranburu Epelde
  • Ekain Arostegi Melero
  • Ainara de Miguel Berasategi

Argazkiak

TaPuntutarrak - TaPuntuko lantaldea: Ekain Arostegi Melero, Ainara de Miguel Berasategi, Arkaitz Sukuntza Alkorta, Ainhoa Iribar Lizeaga, Mikel Olaiz Garmendia, Goretti Aranburu Epelde, Aritz Etxeberria Altuna