TALAIOS, sortu. eraldatu. elkarbanatu.

Bezeroen beharretara egokitutako teknologia libreen garapena, formakuntza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu. Estrategia, komunikazio eta teknologia arloetan ahalduntze prozesuak laguntzen ditugu.

Produktu eta zerbitzuak

Zerbitzu teknologikoak

  • Enpresa eta erakundeen behar teknologikoen azterketa, auditoria txostenak eta aholkularitza.
  • Formakuntza teknologiko profesional eta dibulgatiboa
  • Enpresa eta erakundeen beharretara egokitutako azpiegitura teknologikoen garapena:
    • Cloud Computing eta DevOps ezarpenak
    • Tresna libreen garapen eta ezarpenak
    • Web garapena eta diseinua
    • IoT sistemak
  • Behar sozialak asetzeko teknologia libreen laborategia.

Aholkularitza zerbitzuak

  • Erakunde eta enpresen estrategia eta komunikazioa.
  • Sare estrategiak.
  • Prospektiba lanak.
  • IKTen erabilera estrategikoa erakunde eta enpresen komunikazioan.
  • Enpresen berregituratze kooperatiboak.

Formakuntza zerbitzuak

  • Tresna teknologikoen erabilera ikastaroak
    • Wordpress
    • Web diseinua
    • Arduino
    • IKTen erabileran trebakuntza

Orain artekoak

2012an sortu ginen teknologia libreen garapena sustatu eta Kooperatibismoaren printzipioen baitan lan egiteko. Ibilbide honetan metatutako esperientzietan oinarrituta aholkularitza eta formakuntza zerbitzuak garatu ditugu, betiere gure mundu ikuspegiaren prismatik. Gure eskaintzaren ardatz dira ahalduntzea, demokrazia ekonomikoa, autoeraketa, jardueraren eragin soziala, elkartasuna, komunitatearen ongizatea eta jasangarritasuna.

Horrez gain, aspektu hauek kontuan izango dituen garpen teknologiko eta sozial burujabea sustatzeko Tanit, teknologia libreen laborategia sortu dugu proiektu berritzaileak garatzeko.

2015ean Olatukoop interkooperazio eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sarearen sorreran parte aktibo izan ginen eta geroztik ESEren arloan hainbat proiektutan hartu dugu parte. Besteak beste, ekintzailetza sozialaren inguruko programetan eta proiektuen akonpainamenduan aritu gara gure hondar alea jartzen.

Bazkide eta langileak

Unai Gorrotxategi. Garatzailea eta teknologia libreetan aditua. Tanit, teknologia sozial eta libreen esperimentaziorako eta sorkuntzarako laborategiko partaide.

Beñat Jimenez. Software libre garatzailea eta teknologia libreetan aditua, Tanit teknologia sozial eta libreen laborategian ari da proiektu berrien sorkuntza, garapen eta inplementazioan.

Beñat Irasuegi. Komunikazio eta estrategian aditua, arlo hauetako aholkularitzan eta  Ekonomia Sozial Eraldatzailearen sustapen arloan aritzen da lanean.

Gorka Julio. Komunikazioan eta teknologia sozial eta libreetan aditua. Ekonomia Sozial Eraldatzailearen sustapen eta zerbitzu teknologikoen arloan zubi lanean aritzen da.

Yeray Gascón. Diseinatzailea, web diseinua nahiz diseinu grafikoa lantzen ditu Talaiosen garapen eta aholkularitza lanetarako.

Unai Tolosa. Informatikaria eta garatzailea. Azpiegitura teknologiko eta web garapen lan ildoetan egiten du lan, baita Tanit eknologia sozial eta libreen laborategiko garapenetan ere.

Amaia Oleaga. Ikasketaz ekonomista, Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko lanetan eta aholkularitza arloan jarduten da.

Argazkiak

Talaios lanean

Talaios lantaldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude