OTARRA Bioelkartea. Kontsumo arduratsuaren alde.

Natura eta osasunaren aldeko lana uztartuz bertako produktu ekologikoak eskaini eta kontsumo arduratsua sustatzeko kontsumitzaile elkartea gara.

Produktu eta zerbitzuak

Produktu eta zerbitzuak

  • Bertako produktu ekologikoen eskaintza zabaleko salmentarako gunea. Freskoan aukerarik zabalena.
  • Formakuntza:
    • Sukaldaritza eta elikaduraren inguruko formazioak eskaintzen dira.
    • Elkartearen naturarekiko eta osasunarekiko zaintza baloreak transmititzeko hainbat motatako eskaintza pedagogikoa dugu heldu eta haurrentzat.
    • Nekazaritza arloan permakultura, biodinamika eta ekoizpen tekniken inguruko formazioa.

Orain artekoak

Duela 25 urtetik ekoizpen ekologikoaren hastapenetatik ekoizleentzako babesa eta salmentarako espazioa eskaintzen hasi ginen. Bide horretan Gipuzkoa mailan formakuntza eta kontzientziazio lanetan aritu gara.

Kontsumo agroekologikoko elkarteen loratze une honetan eskuratutako erreferentzialtasuna biziberritzen ari gara, olatu berri honen parte izateko.

Bazkide eta langileak

  • Berrehundik gora bazkide.
  • Bi langile.
  • 10 aitortutako bolondres. Elkartearentzako bolondres lan aktiboetan inplikatutako bazkide taldea, haien jardunaren truke erosketetan deskontua jasotzen dutenak.
  • Zuzendaritza batzorde rotatiboak elkartearen koordinazio orokorra kudeatzen du.

Argazkiak

 

denda escaparate

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude