JABE PROGAMA, jabetu, jabetzeko.

Emakumeen ahalduntzerako eta (barne) mugak gainditzeko bitartekoak eskaintzen dituen programa: formazioa eta coaching.

Kontzientzia hartuz, geure indar eta ahalmenen jabe izateko.

Eraldaketa prozesu pertsonal eta kolektiboak laguntzeko bidaide gara.

Produktu eta zerbitzuak

JABE Programak ahalduntze eta jabetzearen dimentsio pertsonalean jartzen du indarra, lanketa banakoa zein taldekoa izanik ere. Barnetik, ahalduntze kolektibora.

Zentzu horretan, pertsonaren eremu guztiak aintzat hartzen ditugu: hizkuntza (eta egitura mentalak), emozioak eta gorputza . Bizitza ardatz.

JABE Programaren zerbitzuak:

  • Formazioa (ikasketa gune eta prozesuen bidelaguna, tailer teoriko-praktikoak), norbere gaitasun eta ahalmenak aktibatzeko.
  • Taldeko coachinga: ahalduntze kolektiborako bidea erraztu eta laguntzeko zerbitzua.
  • Coaching pertsonala: aldaketa prozesuetarako bide-laguntza.

Norentzat:

  • Pertsonak eta taldeak, elkar eraginean:
    • Beren buruaren jabe izan nahi duten emakumeak, aldaketak nahi dituztenak.
    • Berdintasun politikak eta emakumeen ahalduntzerako lerroak garatzen dituzten instituzio eta erakunde publiko eta pribatuak: Berdintasun Sailak, Jabetze Eskolak, Emakumeen Etxeak.
    • Emakumeen parte hartzea sustatzeari begira aldaketak (kultura organizatiboa, funtzionamoldea...) egin nahi dituzten antolakunde, talde, gune eta enpresak.
    • Emakume ekintzaileak: egitasmoak abian jartzeko prozesuak eta ekintzailetza soziala.

Bazkide eta langileak

Arantxa Erasun Urtzelaieta. Kazetaria eta coaching prozesuetan espezializatua.  Harago Aholkularitzako zuzendaria, egitasmoen sustatzailea, komunikazio eta aldaketa prozesuen arduraduna.

Aldaketa prozesu pertsonal eta kolektiboen bidelaguna. Lidergo eta talde lanerako konpetentzietan zein komunikazioan trebakuntza, formazioa eta laguntza.

Argazkiak

Arantxa Erasun

 

JABE programa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude