Eh!trip, EUSKAL HERRIA BIZI.

Eh!tripek proiektu honen helburua argi eta garbi zeukan: Diasporako lagunei Euskal Herriko bazterrak hurbiltzea. Euskal sustraidun bidaiaria etortzen garenok ez gara turista sentitzen, ez garelako. Guk Euskal herria maite dugu ezagutu gabe, izan ere, gure aitona-amonen bizitzaren istotorioak eta kondairak askotan entzun ditugu, bere folklorea ikasi dugu, batzuk euskararekin animatu gara, gure etxeetan sentimendua edoski dugu eta urrutitik euskal kultura zabaldu dugu.

Horregatik, bidaia hau berezia eta dibertigarria izatea gustatuko litzaidake. Etxean sentitzea. Bidaiatzea bai, baina erritmo onean, ibilaldi interesgarriak eta dinamikoak ukitu pertsonalarekin. Urtean zehar hainbat aukera dauzkagu eta urtaro bakoitzean Euskal Herria Bizitzeko da: jaiak, azokak, sagardo dastaketak, dantza txapelketak, herri kirolak apustuak, eta abar.

Produktu eta zerbitzuak

  • Txangoak: Eguneroko ibilbideen bidez natur parkeak, baserriak, museoak, interpretazio zentroak, sagardotegiak, festak, herri kirolak, dastaketak, erromeriak eta abar ezagut ditzakezu. Jaien egutegia kontuan edukiko dugu onena eskaintzeko.
  • Bidaia taldearen koordinazioa: Eh!tripek konpromisoa harzten du etorritako bisitariak gidatzeko 10 egunetan.
  • Turismo Arduratsua: Nahiz eta oraindik erabateko turismo arduratsua ez izan, eh!tripek konpromiso hartzen du norabide horretan la egiteko.
  • Eh!tripek ingurumen, gizarte eta tokiko ekonomiaren babesa kontuan izango ditu eta bidaia-baldintzak garatuko ditu gure helburu soziala bermatzeko.

Bazkide eta langileak

Patxi Ibarguren. Duela hamabost urte Euskal Herrian bizi den argentinarra. Necocheako euskal etxeko bazkidea, euskal erroduna eta bidaiazalea.

Argazkiak

eh!trip

eh!trip

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude