BIDAZI, Bidasoaldeko baserritar, ekoizle eta herritarrak elkarrekin.

Elikaduraren alorrean ongizatea helburu duen elkartea. Ahalduntzea, osasuna eta naturarekiko zainketa ardatz hartuz.

Produktu eta zerbitzuak

  • Azoka: Elkartearen salerosketa puntua. Bertakoak eta ekologikoak diren produktuak eskeiniz, bertako ekoizleen biziraupena bermatu eta erosleei kalitatezko produktuak kontsumitzeko aukera emanez.
  • Sentsibilizazioa: Gizartea sentsibilizatu asmoz, bizimodu osasuntsu eta arduratsuarekin zerikusia duten ekintzak antolatuz.
  • Saretzea: Euskal Herriko agente eta egitasmo desberdinekin harremanak landu proiektu eta helburu amankomunak garatzeko.

Orain artekoak

Bidazi proiektua orain dela urte sail bat mugitzen hasi bazen ere, 2014. urtean eman zuen pausoa elkarte egitura hartuz eta azoka zabalduz. Beraz, jadanik baditugu 3 urte pasatxo elikadura subirautza eta ekologikoa eskualdean sustatzen!

Bazkide eta langileak

Herritarrak herritarrendako sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da Bidazi. 170 lagun baino gehiagok osatzen dugu egun. Produktu osasuntsuak kontsumitzea bultzatzen dugu bertzeak bertze.

Argazkiak

bidazi

Bidazi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude